Ñañarri

Ñañarri
Ñañarri edo Txindoki Mamoneatik ikusita

Ongi etorri nire atarira.

Koro Irastorza Etxeberria naiz eta blog honetan etxean entzundako aspaldiko historiak ari naiz kontatzen...

Gunearen antolaketa

Testu honen ondoren dagoena, artikulu zerrenda da. Horiek kontsultatu nahi badituzu hobe duzu ezkerreko zutabean dagoen eskema jarraitzea: nahi duzun sarrera sakatu eta kitto! Horrela jakingo dituzu nire aita Teodoro, zaldibitarrak, eta ama Kristina, abaltzisketarrak, kontatzen zizkidaten kontu batzuk.

2007-08-14

12. Felisak gogoratzen duena... Zauria

Behin Abaltzisketako Etxeberri Enea baserrian, igitaia eskuan, artoa ebakitzen ari zen. Bat-batean oinaze izugarria sumatu zuen: hatza moztu zuen! Abaltzisketan ez zen medikurik; praktikantea soilik; erditzeak atenditu zizkiona, bera. Felisa oheratu beharrean izan zen eta, praktikantea ez zen gehiegi saiatzen bere ebaki hura konpontzen.
  • Hezurrak aparte samarrak daude- esan zion Felisak umil-umil.
  • Eta nola nahi duzu egotea?

Felisak ohean jarraitzen zuen eta hatzak gero eta okerrago zegoela zirudien. Bizilagun batek egin zituen Donostiako klinika batera eramateko mediok. Martxoan eraman zuten eta ez zen gogoratzen noiz atera zen. Luze egin zitzaion. Etxeratu zenean, ez zegoen erabat sendatuta, baina, tira, hobeto, bai.

Etxeberri Enean artzaintza izan ezik, ezin zuen beste ezer egin. Bera eta umeren bat joan ziren mendira ardiekin. San Juanetarako etxera jaitsi beharra izan zuten. Erabat hazita zuen zauri inguru hura. Asko kostatu zitzaien jaistea. Beldur handia izan zuen.

No hay comentarios: