Zaldibia herria noizkoa den argi eta garbi ez dugu ikusi, baina badirudi Zaldibiako lehenengo taldea ez zela oraingo kaskoan kokatu, Saturdin baizik. Elizegi baserriaren izena aipatzen du Jose Mª Sukiak iritzi hori frogatzeko, han baitzen, bere ustez, lehenengo eliza. 1027rako behintzat horrela omen zen.
1134-1150 inguruan, berriz, Santa Fe de Champayn azaltzen da. Monastegi hau oraingo Kanpain baserrian koka dezakegu.
Ñañarri
Ñañarri edo Txindoki Mamoneatik ikusita
Ongi etorri nire atarira.
Koro Irastorza Etxeberria naiz eta blog honetan etxean entzundako aspaldiko historiak ari naiz kontatzen...
Gunearen antolaketa
Testu honen ondoren dagoena, artikulu zerrenda da. Horiek kontsultatu nahi badituzu hobe duzu ezkerreko zutabean dagoen eskema jarraitzea: nahi duzun sarrera sakatu eta kitto! Horrela jakingo dituzu nire aita Teodoro, zaldibitarrak, eta ama Kristina, abaltzisketarrak, kontatzen zizkidaten kontu batzuk.
2009-01-11
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario