Lehenengo urtean ez zuten ezer atera; saldutako artilea, besterik ez.
Bigarrenean, Felisaren osaba artzainak gaztak batera egiteko proposamena egin zien; gero erdibana egingo zuten. Ostatua eta otordua eskatzen zuen trukean. Hasieran ondo joan zitzaien, baina gero beste era batera hasi zen ikusten eta dirua nahi zuen. Beraiek ezin zien ordaindu.
Gaztak saltzeko ordua iritsi zen, azkenean. Harreman txarra zuten, jada. Osaba Jose Joakinek berari zegokion gazta pila eta Joxe eta Felisari zegokionaren erdia saldu zituen. Hautsiak eta txarrak bakarrik utzi zizkien. Ezin izan zuten ezer saldu.
Hirugarren urtean Jose Joakin marmarka ari zen:
Hirugarren urtean Jose Joakin marmarka ari zen:
- Inork ez lizueke nik egiten dizuedan mesedea egingo. Ezerren truke, gainera!
- Arrazoi duzu -esan zion Joxek- Ez daukazu jarraitu beharrik. Neuk egingo dut bakarrik. Felisak horrela esan dit.
- Hori duk emaztea, hi!
- Zergatik diok hori?
- Haserretuz gero, ez dik nora joanik!
Felisari ez zitzaion batere gustatu komentario hura. Zer egingo diogu!- dio berriro. Urte hartan bertan hasi zen Joxe, bera, gaztak egiten. Eskerrak! Hor hasi ziren poliki-poliki burua altxatzen. Hala ere, negozio txarra izan zen Joxe Joakinena bukaera arte. Ohituta zegoen nahi zuenean etxera joaten eta horrela jarraitu zuen... ezeren truke.
Joxeren beste anaia bat gogoratzen du. Ez zen oso langilea. Lapurretan hasi zen eta bere anaiari ere ahari bat ostu zion. Ikusi egin zuten eta denuntziatu.
Joxeren beste anaia bat gogoratzen du. Ez zen oso langilea. Lapurretan hasi zen eta bere anaiari ere ahari bat ostu zion. Ikusi egin zuten eta denuntziatu.
- Ni izango naiz lapurra, baina zuek joango zarete kartzelara!- egin zuen mehatxu. Izugarrizko haserrea izan zuten. Emakumeek entzun zuten eta amona Manuela atera zen.
- Gu ez gaituk higatik kartzelara joango- esan zuen soilik. Hori bakarrik. Bere semeak ez zekien non sartu. Etxetik bidali zuten. Azken urtetan harreman hobeak izaten saiatu ziren...
No hay comentarios:
Publicar un comentario