Ñañarri

Ñañarri
Ñañarri edo Txindoki Mamoneatik ikusita

Ongi etorri nire atarira.

Koro Irastorza Etxeberria naiz eta blog honetan etxean entzundako aspaldiko historiak ari naiz kontatzen...

Gunearen antolaketa

Testu honen ondoren dagoena, artikulu zerrenda da. Horiek kontsultatu nahi badituzu hobe duzu ezkerreko zutabean dagoen eskema jarraitzea: nahi duzun sarrera sakatu eta kitto! Horrela jakingo dituzu nire aita Teodoro, zaldibitarrak, eta ama Kristina, abaltzisketarrak, kontatzen zizkidaten kontu batzuk.

2007-08-14

9. Felisak gogoratzen duena... Juanita, donostiar aberatsa

Abaltzisketan bazen ohitura bat zenbait baserritan: amona Manuela nodriza izan zen. Joxeren esne berak Juanita hezi zuen, doña Juanaren alaba. Señora honek bere seme-alaba guztiak Abaltzisketan hezi zituen. Hazi arte uzten zituen herrian, lanik ematen ez zutenera arte. Doña Juana aberatsa zen eta beraiek oso pobreak. Oilo hoberenak, oilasko ederrenak señorarentzat gordetzen zituzten baserrian, gosez amorratzen zeuden bitartean. Gero, bai. “Odolkiak ordainetan” gustura jasotzen zien. Juanitak, konkretuki, urtero bidaltzen zuen bere lehengusuaren gozotegiko pakete handi bat. Azken urte parean ez zuen bidali... Urteak izango zituen hark ere...!

No hay comentarios: