Ñañarri

Ñañarri
Ñañarri edo Txindoki Mamoneatik ikusita

Ongi etorri nire atarira.

Koro Irastorza Etxeberria naiz eta blog honetan etxean entzundako aspaldiko historiak ari naiz kontatzen...

Gunearen antolaketa

Testu honen ondoren dagoena, artikulu zerrenda da. Horiek kontsultatu nahi badituzu hobe duzu ezkerreko zutabean dagoen eskema jarraitzea: nahi duzun sarrera sakatu eta kitto! Horrela jakingo dituzu nire aita Teodoro, zaldibitarrak, eta ama Kristina, abaltzisketarrak, kontatzen zizkidaten kontu batzuk.

2007-08-13

1. Kororen GURASOAK

TEODORO IRASTORZA NAZABAL
Jaio zen data:1926-XI-8
Jaio zen lekua: Zaldibia, Mamunea baserrian
Aita: Martin Irastorza Arruebarrena (26 urte zituen Teodoro jaio zenean)
Ama: Jobita Nazabal Amundarain (19 urte zituen Teodoro jaio zenean)
Ezkondu zen data: 1957- X- 19 (31 urte zituen)
Ezkondu zen lekua: Larraitz
Emaztea: Kristina Etxeberria Elizegi
Alabak: Koro eta Arantxa (33 urte zituen Koro jaio zenean)
KRISTINA ETXEBERRIA ELIZEGI
Jaio zen data:1932-III-13
Jaio zen lekua: Abaltzisketa, Etxeberri Enea baserrian
Aita: Jose Etxeberria Gorostidi (29 urte zituen Kristina jaio zenean)
Ama: Felisa Elizegi Tolosa (34 urte zituen Teodoro jaio zenean)
Ezkondu zen: Larraitz, 1957- X- 19 (25 urte zituen)
Senarra: Teodoro Irastorza Nazabal
Alabak: Koro eta Arantxa (27 urte zituen Koro jaio zenean)

No hay comentarios: