Ñañarri

Ñañarri
Ñañarri edo Txindoki Mamoneatik ikusita

Ongi etorri nire atarira.

Koro Irastorza Etxeberria naiz eta blog honetan etxean entzundako aspaldiko historiak ari naiz kontatzen...

Gunearen antolaketa

Testu honen ondoren dagoena, artikulu zerrenda da. Horiek kontsultatu nahi badituzu hobe duzu ezkerreko zutabean dagoen eskema jarraitzea: nahi duzun sarrera sakatu eta kitto! Horrela jakingo dituzu nire aita Teodoro, zaldibitarrak, eta ama Kristina, abaltzisketarrak, kontatzen zizkidaten kontu batzuk.

2007-08-14

2. Felisak gogoratzen duena... Donostiako familia

Gregorik, berriz, senargai berri bat aurkitu zuen Donostian eta berarekin ezkondu zen. Gizon jatorra aurkitu zuen eta emaztearen alaba berea bezala hartzeko prest agertu zen. Hasi ziren, bada, Donostiara eramateko lehenengo tramiteak. Gregori haurdun geratu zen eta seme bat erditu. Felisak ez zekien zer-zela eta, baina ez zen sekulan errekuperatu eta hil egin zen. Han geratu ziren Felisa hiriburura inguratzeko planak.

Felisaren anaiordea gizon aparta izan behar zuen derrigorrez. Arreba “aizkolari” bat izateak ilusioa egiten zion. Lehenengo Etxeberri Eneko bi irratik berak ekarri zituen. Hizkuntza zela eta, ez zuen sekula zuzenean arrebarekin komunikatzerik izan, ez baitzekien euskaraz hitz egiten eta gauza bera Felisak gazteleraz. Anaia honen emaztea Trinidad Pérez izango zen, makina bat tarjeta Eguberritan bidaltzen genizkiona, ezezagunarentzeko tarjetak nire kasuan... Honen seme-alabak izango ziren Manolo, Mª Trini, Mª Koro, Jose Manuel, Migel, Juanito... Varonatarrak, alegia.

No hay comentarios: