Guk gazte denbora lasaia pasatu genuen Abaltzisketan; lan asko egin behar zen eta aita eta amaren mende beti. Poltsikoan sekula pezetarik ez. Ez oraingo gazteak bezala, alferrik gasta eta gasta!
Behin gogoratzen du Igaratzara joan zenekoa. Meza zegoen han eta bederatzi neska ziren koadrilan. Inork pezetarik ez. Koadrilako hiru mareatu egin ziren eta aldamenean zegoen kantina batera arrimatu ziren. Hango andrea ona zen nonbait eta, kafe pixka batekin atera zitzaien. Dirurik ez zutela aitortu zioten eta ez zela inporta berak. Eskerrak!
Ondoren, 18 urteak egin zituenean, soineko bat oso polita egin omen zuen eta jostunak zera esan zion:
- Halaxe ibiltzen ginen. Jaietan Larraitzera joaten ginen; soinurik balitz, jata fuego dantzan, eta bestela, kartatan. Egarria zela? Larraitzko iturrira eta aurrera!
- Neskame joateko gogoa ere izan nuen, baina aitak esaten zidan guk zer egin behar dugu zu joanda?
Ondoren, 18 urteak egin zituenean, soineko bat oso polita egin omen zuen eta jostunak zera esan zion:
- Hau janzten duzunean seguru nobioa bilatuko duzula! Eta halaxe izan zen. San Juanak ziren eta han azaldu zen nire printzipe azul-a. Bost bat urte edo horrela ibili ginen elkarrekin. Aitak nobio fabrikantea egiteko aholkua ematen zidan, baina, sea lo ke sea, nik nire gustukoa behar nuen eta horrela ezkondu nintzen, Zaldibiako Mamonea baserrira. Familia handia zen, jende ona; aita hirurogei bat urtekoa, oso gizon langilea eta ona zen. Sei seme eta lau alaba zituen, baina berehala lanari utzi beharrean gertatu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario