Ñañarri

Ñañarri
Ñañarri edo Txindoki Mamoneatik ikusita

Ongi etorri nire atarira.

Koro Irastorza Etxeberria naiz eta blog honetan etxean entzundako aspaldiko historiak ari naiz kontatzen...

Gunearen antolaketa

Testu honen ondoren dagoena, artikulu zerrenda da. Horiek kontsultatu nahi badituzu hobe duzu ezkerreko zutabean dagoen eskema jarraitzea: nahi duzun sarrera sakatu eta kitto! Horrela jakingo dituzu nire aita Teodoro, zaldibitarrak, eta ama Kristina, abaltzisketarrak, kontatzen zizkidaten kontu batzuk.

2007-08-12

3. Kristinak gogoratzen duena... Osaba donostiarra ezagutzen

Erdaraz, berriz, zipitzik ere ez, baina nolabaiteko zortea izan zuten; amak anaia bat Donostian bazuela ba omen zekien, baina ez omen zuten ezagutzen elkar. Egun batean Abaltzisketako apaiza etorri omen zitzaien Etxeberri Eneara, donostiar senide horrek berari eskribitu zion esanez, bere arreba ezagutu nahi zuela eta hau prest egongo ote zen.

Ama Felisa oso gogorra omen zen eta izutu egingo zen edo, ezezkoa esan omen zion, kastellanoa izango zela-eta, berak ez ziola ezer ulertuko eta zertarako elkartu…

Aita, berriz, oso gizon ona zen eta etortzeko esan zion. Datorrela, gu bezalakoxea izango da eta. – esan omen zuen. Eta horrela izan zen. Oso jende ona. Bihotza ere emango luketena. Pobreak, baina lehenengo irratia beraiek ekarri omen zuten Abaltzisketara. Hura festa, inguruan inork ez baitzeukan horrelakorik! Beti etorri ohi zen erregaloren batekin. Zazpi ume zituen eta pare bat Etxeberri Enean uzten zituen udaro. Haiekin ikasi zuten Etxeberria senideek gazteleraz hitz egiten.

No hay comentarios: