Ñañarri

Ñañarri
Ñañarri edo Txindoki Mamoneatik ikusita

Ongi etorri nire atarira.

Koro Irastorza Etxeberria naiz eta blog honetan etxean entzundako aspaldiko historiak ari naiz kontatzen...

Gunearen antolaketa

Testu honen ondoren dagoena, artikulu zerrenda da. Horiek kontsultatu nahi badituzu hobe duzu ezkerreko zutabean dagoen eskema jarraitzea: nahi duzun sarrera sakatu eta kitto! Horrela jakingo dituzu nire aita Teodoro, zaldibitarrak, eta ama Kristina, abaltzisketarrak, kontatzen zizkidaten kontu batzuk.

2007-08-12

1. Kristinak gogoratzen duena... ESKOLA

Kristinaren lehenengo urteak Abaltzisketan hasi ziren.

Sei edo zazpi urte
zituen eskolan hasi zenean; ez zuen joateko irrika handirik eta behi zain edo artzain lana zegoenean gustura gelditzen zen joan gabe. Horrela ibili zen hamaika urte arte, komunio txikia egin arte; dotrina beharrezkoa zen garai hartan, baina eskola ez hainbeste… Huraxe zen batxilerra eta aita betirako penaz geratu zen: arkume bat saldu edo gazta bat, kilo eta berrehun gramo, esate baterako, eta kontuak egiten ez jakin!

Behin batean maistra “kastellana” bat tokatu omen zen Abaltzisketan eta aita, Joxe, Amezketatik zetorren azokatik bidean topatu zuenean. Garai hartan ez omen zen autobusik eta Joxek maleta tartean lagundu omen zion herrira iristen. Aitonak erdaraz ez zekien asko, baina nolabait adierazi zion bere pena Maria Jesúsen maistrari; txikiena, berarekin zebilela, baina zaharrenak eskola utzita.. Maistrak beregana bidaltzeko esan zion, gauetan erakutsiko ziela. Hiru senide zaharrenak joaten ziren batera, sukaldean ematen zien klase, pizarra magalean, pizarriloa askotan Aikatetik ekarria...
  • Kuestioa da orain dakidan pixka honetatik asko gaueko klase horietan jabetu nintzela.- dio Kristinak eskertuta.


No hay comentarios: