Ñañarri

Ñañarri
Ñañarri edo Txindoki Mamoneatik ikusita

Ongi etorri nire atarira.

Koro Irastorza Etxeberria naiz eta blog honetan etxean entzundako aspaldiko historiak ari naiz kontatzen...

Gunearen antolaketa

Testu honen ondoren dagoena, artikulu zerrenda da. Horiek kontsultatu nahi badituzu hobe duzu ezkerreko zutabean dagoen eskema jarraitzea: nahi duzun sarrera sakatu eta kitto! Horrela jakingo dituzu nire aita Teodoro, zaldibitarrak, eta ama Kristina, abaltzisketarrak, kontatzen zizkidaten kontu batzuk.

2007-08-12

2. Kristinak gogoratzen duena... Gerra

Lehen esan dugun bezala, Kristinaren lehenengo urteak Abaltzisketan hasi ziren.

Gerra
garaian, bera eta Bautista (12 eta 9 urte) zaldia hartu eta irinetara joan beharra izan zuten. Errazionamendu txartelik ez eta, Ola baserrikoek ez zien irinik eman gaua iritsi zen arte. Gainera umeentzat ezezaguna zen baso bat zeharkarazi zien. Lokazti batean sartu eta lanak izan zituzten handik ateratzen. Ez zekiten non aterako ziren. Hura beldurra! Gau itxia omen zen Pilinera iritsi zirenerako; a zer lasaitasuna aitaren ahotsa entzun zutenean! Urduritu eta umeen bila irten omen zen Joxe.

Beste behin Zaldibiara eraman beharra izan zuten zaldia ferratzera. Ilundu zitzaien eta umeak beldurrez dardarka jarri ziren. Bide erdian gelditu eta negar eta negar omen zeuden.. Egoera ez zen txantxetakoa eta, besterik ez falta eta, Gaineko Barrutian (Larraitzko belardi batek du izen hori) ijitok omen zeuden. Gau hartan Felisa izan omen zen seme-alaben bila etorri zena. Gogorra omen zen, baina barruak mugituta omen zituen amak, haurrak etxeratzen ez zirela ikustean!

No hay comentarios: