Ñañarri

Ñañarri
Ñañarri edo Txindoki Mamoneatik ikusita

Ongi etorri nire atarira.

Koro Irastorza Etxeberria naiz eta blog honetan etxean entzundako aspaldiko historiak ari naiz kontatzen...

Gunearen antolaketa

Testu honen ondoren dagoena, artikulu zerrenda da. Horiek kontsultatu nahi badituzu hobe duzu ezkerreko zutabean dagoen eskema jarraitzea: nahi duzun sarrera sakatu eta kitto! Horrela jakingo dituzu nire aita Teodoro, zaldibitarrak, eta ama Kristina, abaltzisketarrak, kontatzen zizkidaten kontu batzuk.

2009-01-11

Jose Antonio Olano

Jose Antonio Olanok 19 urte zituen eta Iztuetaren etxe ondoan jaio eta bizi zen. Bere aurreko plazan maisuak irakasten zien eta, bere gaztaroan bezala, dantzari taldea sortzen ahalegindu zen. Gurasoak Gaintzako Jose Migel de Olano eta Zaldibiako Maria Antonia Irastorza ziren. Zaldibian ezkondu ziren eta hainbat urtetan Gaintzan bizi izan ziren. Bost seme-alabetatik hirugarrena zen. Denak ziren dantzari apartak, baina Jose Antonio nabarmendu zen gehiago.

1806 inguruan Zaldibian 114 etxe ba omen ziren. Horietatik 18 etxe herri-gunean zeuden, lur edo basoetatik aparte eta 96 familia artzaintzan eta laborantzan aritzen ziren. 1.300 biztanle gutxi gorabehera (Gipuzkoa osoak 120.000 zituen). Napoleonen inbasioaren ondorioz, herriak lapurreta eta miseria jasan behar izan zituen (eta hori Jose Erregeari, Napoleonen anaiari, fideltasuna zin egin eta San Jose eguna festa, zahagiz, kanpai bueltakoz eta Te-Deuma kantatuz ospatu arren!)

Tentsio politikoa bistakoa zen. Francisco Ignacio de Urretavizcayak, bikarioak, mendira ihes egin zuen lehenengo karlistadan eta bere ilobak, Lardizabalek, sinatu zuen handik aurrera. 1834-35 artean Zaldibiak izan zuen espetxean armada karlistaren 16 boluntarioren heriotza sinadura eman zuen. Ikus daiteke dantzari honen haurtzaroa tentsio politiko giro batean joan zela.

Badirudi Olano Ordizian kokatu zela, Zaldibian karlisten gatazkan txistua eta danbolina desagertu zirelako eta ondoko herriak laguntza handia eman ziolako.

Zaldibia Gipuzkoako dantzak gordetzeko abiapuntua izan bada, Ordiziari dagokio dantza horiek zabaldu eta hedatu izanaren ohorea.

1927. urtean Pujana, Olanoren ikaslea, Donostiako Udaletxean Euskal Dantzen Herriko Eskolako Maisu eta Zuzendari izendatu zuten. Orduan 59 urte zituen eta Donostian kokatu zen. Probintziako beste herrietan ere dantza taldeak eratzen hasi zen. Londresen, Albert Hall eta Lyceum-en Pujana maisuaren dantza taldeak arrakasta handia izan zuen: Dantzatu zituzten dantzak Gipuzkoakoak ziren: Makil Handi, Makil Txiki, Arku Handi, Arku Txiki, Ezpata Dantza, Jorrai dantza...

1947an Nicasia Telleria Armendarizek, bere alargunak, hurrengo eskutitza luzatu zuen: “Que como consecuencia de la permanencia del Caudillo en San Sebastián, fue requerido su esposo, encontrándose indispuesto, para organizar y dirigir una concentración de unos 300 dantzaris en el Hipódromo de Lasarte, y habiendo manifestado sus dudas sobre si su estado le permitiría cumplir su misión con arreglo a su tradicional amor y entusiasmo, se le propuso que dichas gestiones se realizarían poniendo a su disposición un automóvil para que éstas fueran menos fatigosas; y en estas condiciones, aunque físicamente agotado, pudo conseguir que la concentración se efectuase, si bien al día siguiente cayó en cama y de resultas de estas fatigas dejó de existir el 20 de los corrientes... Por lo expuesto, ... , suplica que se le conceda indemnización o pensión con arreglo a derecho... haciendo constar que por su edad avanzada (79 años) ésta no reflejaría una carga para esa Corporación, toda vez que no serían muchos los años que podría disfrutarla...”. Pujanaren azken erakustaldia Lasarteko hipodromoan izan zen, berak prestatutako 160 dantzari elkartu zirelarik. Bere azken ekitaldia izan zen, 1947ko abuztuaren 20an Santanderren hil baitzen.

No hay comentarios: