Eskolara joan beharra zegoela esan zioten... noizbehinka, behintzat. Hamabostean behin edo, joaten zen Abaltzisketako eskolara eta erabateko tormentua zen, inoiz ezin baitzuen gaia jakin edo behar bezala aurreratu.
Maistra “Lopeteñe”-koa zen, benetan pertsona gaiztoa. Erdaldun batekin ezkondu zen eta horrek bihurtu zuen herriko maistra. Biak ziren gaiztoa baino gaiztoagoak. Felisak, joaten zen egun bakan hura, zigortuta pasa ohi zuen, besoak gurutzaturik, liburuz kargaturik. Azkenean bidean “galtzen” hasi zen; zertarako joan? Pazientzi handiz beste kideek noiz atera itxaroten zuen, etxera joan ahal izateko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario