Dantzen debekua aurreraxeagoko garaiei dagokie. Juan Grande de Sancho de San Pedro apezpikuak Lasartera 1686-VI-19an egin zuen bisita dela eta, 6. aginduan honako hau irakur dezakegu: “Yten por quanto assi mismo su Yllma ha tenido noticia que en esta provincia hacen danzas mezclándose en ellas los hombres con las mujeres y asiéndose de las manos, de donde se originan graves ofensas a Dios... y deseando Iltma se evite esto exhorta... a cualesquiera personas seculares que en consideración de lo mucho que nuestro Señor padeció por nosotros hasta derramar su preciosa Sangre, procuren en casso que se quisieren festexar, hacerlo apartándose de las mujeres... y que de noche ninguno entre en las dichas danzas, pena de excomunión mayor...”
Calahorrako apezpikuak, Pedro de Lepe Jaunak, 1693an zera agindu zuen: “No se toque por las noches el tamboril por los grandes inconvenientes que de ello se registran, ni tampoco las noches de Santa Agueda, ni otras algunas, salgan los mozos con las mujeres a pedir para merendar juntos, ni en otras meriendas se junten hombres con mujeres”
Iztuetaren garaira gehiago hurbilduz, 1750eko martxoaren 12ko datarekin eta Iruñeako hirian, Don Gaspar Miranda Argaiz apezpikuak ediktu bat aldarrikatu zuen, non jendarteko dantzaldiak eta dantzak debekatzen ziren. Dantzen txarkeriak toki guztiak bere indarraren menpean ezartzen dituela adierazi nahi du ediktuak: nola kanpo libreak hala aterpeak, atariak nahiz pasabideak, plaza zein elizpide eta inguruak, tenplu sakratuak bezala basilikak, berdin ermitak eta bere atrioak; hori gutxi balitz, kanposantua bera profanatuz.
Eta elizgizonen nahasketa gehitu behar zaio honi: “y aún de ser alguno o algunos de ellos maestros de danzas, y de tener por oficio de enseñarles a personas de ambos sexos”. Bere apezpikutegiko jende gehienak oker hau zuela konturatu zen Don Gaspar Miranda: “esta contagiosa peste y mortal enfermedad” eta nahi zuena zera zen: “descubrir a los fieles estas entradas encubiertas, las mañas seguras y secretos de Satanás y sus invenciones, origen y raiz de todos los vicios que reinan en los pueblos, por lo que la ley de este reino las llama oficina en las que se fraguan ofensas de Dios con escándalo de los pueblos”.
Giroa nahasia zen, eta laster piztuko da, Euskal Herrian, mendearen bukaeraraino iraungo zuen dantzen eta dantzaldien zilegitasun moralaren inguruko eztabaida. Adibidez Azkoitiko Udaletxeak, zinegotzi baten bitartez, danbolina kentzea proposatu zuen.
Defendatzaile amorratuenetariko bat Andoaingo euskaltzale argia, adimen handiko eta filologo jakintsua zen Aita Larramendi izan zen. Bere Coreografian ausardiaz eta datu ugariz idatzitako lau kapitulu utzi zizkigun, bertan dantzen alde ageri da, osasunarentzat eta herriarentzat onak direla aldarrikatuz.
Jakina da urte hauetan Peñafloridako kondeak gure musika eta dantza herrikoiak gogoko zituela. Esaten dutenez, Azkoitiko plazan danbolindariari instrukzioak ematen eta berak konposatutako zortziko eta kontrapasak jotzeko agintzen ikusi zuten.
Ñañarri
Ñañarri edo Txindoki Mamoneatik ikusita
Ongi etorri nire atarira.
Koro Irastorza Etxeberria naiz eta blog honetan etxean entzundako aspaldiko historiak ari naiz kontatzen...
Gunearen antolaketa
Testu honen ondoren dagoena, artikulu zerrenda da. Horiek kontsultatu nahi badituzu hobe duzu ezkerreko zutabean dagoen eskema jarraitzea: nahi duzun sarrera sakatu eta kitto! Horrela jakingo dituzu nire aita Teodoro, zaldibitarrak, eta ama Kristina, abaltzisketarrak, kontatzen zizkidaten kontu batzuk.
2009-01-11
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario