Bost seme-alaba izan zituzten Abaltzisketan Juan Bautista eta Manuelak. Haietatik hiru neskak ziren:
- Maria Francisca, psikiatrikoan hil zena.
- Mª Juana; hamar seme-alaba izan zituen: Mariatxo, Resu... Psikiatrikoan hil zen.
- Jesusa, Tolosako ospitalean ingresatu zutena eta bertan hil zena.
- Inixio, Astigarragakoa: Alargundu zen eta lasai zahartzen ari zela ematen zuen. Inork ez zion ezer nabaritu, baina arratsalde batean meriendatu eta ez zen itzuli: putzu batean aurkitu zuten hilda. Bi seme izan zituen Inaxiok; bata oso gazte hil zen eta bere alarguntsak Sue Ellenen euskarazko ahotsa egiten zuen Dallas telesailean.
- Joxe, nire aitona: Bihotzeko gaitza diagnostikatu zioten eta lan gogorrari ekidin behar ziola esan. Ez zuen sekula onartu nahi izan, ez zuen lanik gabeko bizitza ulertzen eta gau batean bere buruaz beste egin zuen. Uraren hotzak betirako geratu zion bihotza.
Oso zaila izan zen Felisarentzat zorrez jositako etxe hartan sartzea. Ohituta zegoen, bai, oso txiro bizitzen, baina ez zion harrera ona egin senargaiaren familiak. Mariaren hitzak gogoratzen ditu:
- Dena erreko dinat!- esan zion, dirurik ez eta, ezkontzarako ez zionean soineko berri bat erosi. Etxeberri Eneara zetorrela bizitzera-eta eta ez zuen gutxiago espero.
Joxe, bai. Burutik hasi eta oinetaraino jantzi zuen. Oso dotore joan zen ezkontzara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario