Ñañarri

Ñañarri
Ñañarri edo Txindoki Mamoneatik ikusita

Ongi etorri nire atarira.

Koro Irastorza Etxeberria naiz eta blog honetan etxean entzundako aspaldiko historiak ari naiz kontatzen...

Gunearen antolaketa

Testu honen ondoren dagoena, artikulu zerrenda da. Horiek kontsultatu nahi badituzu hobe duzu ezkerreko zutabean dagoen eskema jarraitzea: nahi duzun sarrera sakatu eta kitto! Horrela jakingo dituzu nire aita Teodoro, zaldibitarrak, eta ama Kristina, abaltzisketarrak, kontatzen zizkidaten kontu batzuk.

2007-08-14

3. ETXEBERRIA ELIZEGI: Kristinaren aitona-amonak

4. JUAN BAUTISTA ETXEBERRIA ARIZNEA
Jaio zen data:1869-VI-23
Jaio zen lekua: Beizama. Belamendi baserrian jaioa (ustez!). Artzainak ziren
Hil zen: ?
Ama: Francisca Etxeberria Ariznea (? urte zituen Juan Bautista jaio zenean. Ezkongabea zen)
Ezkondu zen: Abaltzisketa, 1897-VI-9, 28 urte zituela
Emaztea: Manuela Mª de la Piedad Gorostidi Irazusta
Seme-alabak: José (Etxeberri Enean), Juana (1898an, Zarauzko Mariatxo... ziren bere seme-alabak), Mª Francisca (1900ean, eroa), Jesusa (Tolosako asiloan), Inixio (Astigarragara)...


5. MANUELA Mª DE LA PIEDAD GOROSTIDI IRAZUSTA

Jaio zen: Abaltzisketa, 1869-III-20, Otamendi Goena baserrian; gero joan ziren Otamendi Etxeberriñeara
Hil zen: ?
Aita: José Ignacio Gorostidi Mimendia (? urte zituen Manuela jaio zenean)
Ama: Mª Jesusa Irazusta Arrizabalo (34 urte zituen Manuela jaio zenean)
Ezkondu zen: Abaltzisketa, 1897-VI-9, 28 urte zituela
Senarra: Juan Bautista Etxeberria Ariznea
Seme-alabak: José (Etxeberri Enean), Juana (1898an, Zarauzko Mariatxo... ziren bere seme-alabak), Mª Francisca (1900ean jaioa, eroa), Jesusa (Tolosako ospitalean), Inixio (Astigarragara)...
Otamendi Goenan maizter zeuden. Artzainak ziren. Manuela neskame joana zen eta, etxera etorri zen batean zera gertatu omen zen: Mandoa zorriz josita zegoela eta, baten baten ustean, petrolioz igurtzitzea komeni zela entzun zen. Horrela egin omen zuten. Eta? Zorriek alde egin ote dute? Arrima ezak kinkea, hi! Ondo arrimatu gainera! Bazterrak ondo asko argitu omen ziren! Denen izurako, mandoa sutan omen zen berehala eta azkar asko baserri guztia ere bai. Otamendi Goena han desagertu zen eta Gorostiditarrak zerua eta lurra besterik gabe geratu ziren. Horrela etorri zen familia hau Otamendi Etxeberriñea baserrira, orain Etxeberri Enea deritzogun honetara.


6. ? ELIZEGI

Jaio zen: Donostialdekoa (ustez!)
Hil zen: mende tartean. Gerran
Aita: ?
Ama: M?
Ezkondu zen: Ezkontzekotan zebilen eta gerrak hil omen zuen
Emaztegaia: Gregoria Tolosa Amondarain
Seme-alabak: Felisa (amona Lorenzak hazi zuen Abaltzisketan)


7. GREGORIA TOLOSA AMONDARAIN

Jaio zen lekua: Abaltzisketa, 1873-XII-30
Hil zen: ?
Aita: José Mª Tolosa (Expósito) (? urte zituen Gregoria jaio zenean)
Ama: Lorenza Amondarain Zubilaga (25 urte zituen Gregoria jaio zenean)
Ezkondu zen: Ezkontzekotan zebilela, senargaia gerrara joan eta hil egin zitzaion. Urte batzuk berandugo, beste batekin ezkondu zen, VARONA abizena zuen. Hortik sortu zen donostiar familia.
Seme-alabak: Felisa (amona Lorenzak hazi zuen Abaltzisketan), ? (?)......

No hay comentarios: