Ñañarri

Ñañarri
Ñañarri edo Txindoki Mamoneatik ikusita

Ongi etorri nire atarira.

Koro Irastorza Etxeberria naiz eta blog honetan etxean entzundako aspaldiko historiak ari naiz kontatzen...

Gunearen antolaketa

Testu honen ondoren dagoena, artikulu zerrenda da. Horiek kontsultatu nahi badituzu hobe duzu ezkerreko zutabean dagoen eskema jarraitzea: nahi duzun sarrera sakatu eta kitto! Horrela jakingo dituzu nire aita Teodoro, zaldibitarrak, eta ama Kristina, abaltzisketarrak, kontatzen zizkidaten kontu batzuk.

2007-07-18

6. Teodorok gogoratzen duena... Boda

Larraitzen ezkondu ziren. Euria goian eta beheran. Urriaren 19a zen. Oso bide txarra zegoen eta ezkontzarako arropak Mamoneara iritsi gabe zeuden. Arrebak - Joxepa zela uste du- zekartzan eta kotxea ezin zen baserrira iritsi. Etxeberrin geratu zen eta bultzaka igo beharra izan zuten autoa; nola edo hala lehortu eta joan ziren Larraitzera. Bazkaria Joakinanean izan zen (ez zegoen besterik garai hartan). Ezkongaiak ordaindu ohi zuten eta jendea autobusez eraman zutela gogoratzen du. Ezkonbidaia Iruñera eta Bilbora egin zuten. 8 egun. Ez dira gehiago inora joan. Egunik ederrenak izan omen ziren, laguntzen dio Kristinak. Zaldibiako Mamoneara ezkondu ziren eta bertan 5 urte egon ziren. Tartean lehenengo alaba izan zuten, aita Martin hil zen...



No hay comentarios: