José Migel Nazabal etxean gelditu zen semea izan zen, hau da Zelarren (Zelai Eder). Gizon plantoxoa omen zen, dotorea eta bere burua ondo azaltzen zekiena.
Bere senideak hurrengoak izan ziren:
Bere senideak hurrengoak izan ziren:
- José Migel: Jobita Nazabal Amundarainen aita. Etxean gelditu zena, Zelarren.
- José Francisco: Ordiziara ezkondu zen eta Limoneri negozio famatua muntatu zuen. Issac-en aita zen. Gero honek negozioari jarraituko zion.
- Jose Ignazio (Joxixio): Maiorazkoa izatea tokatzen zitzaion. José Migelek, ordea, Zaldibiako sekretarioaren gestioaren bidez, Santa Agedako bideak egin omen zizkion. Han hil omen zen. Gorputzez indartsua omen zen, baina ez omen zen oso kabala.
- Mateo: anaiarik gazteena. Ameriketara joan zen eta oso zahartua hil zen. Isaac.en arrebari utzi omen zizkion Ameriketako ondasunak.
- Dolores: Zaldibiara ezkondu zen. Gerora, bere alaba Romana Elizegirekin ezkonduko zen (Ordizian sendagile zen Don Juan eta Pepito praktikantearen anaia).
No hay comentarios:
Publicar un comentario