Ongi etorri nire atarira.
Koro Irastorza Etxeberria naiz eta blog honetan etxean entzundako aspaldiko historiak ari naiz kontatzen...
Gunearen antolaketa
Testu honen ondoren dagoena, artikulu zerrenda da. Horiek kontsultatu nahi badituzu hobe duzu ezkerreko zutabean dagoen eskema jarraitzea: nahi duzun sarrera sakatu eta kitto! Horrela jakingo dituzu nire aita Teodoro, zaldibitarrak, eta ama Kristina, abaltzisketarrak, kontatzen zizkidaten kontu batzuk.
Irastorzadak
1982ko otsailaren 14an bildu ginen Olaberrian, amona Jobitaren urtemuga zela-eta. Ondoren ia urtero ospatzeko ohitura hartu genuen, aukera bakarretakoa baikenuen familia osoa elkar ikusteko.
Goian, Irastorza senideak daude ama Jobita inguratuz. Ondoan, berriz, Irastorzatar lehengusuak, amona Jobita eta bere ahizpa moja, Mariana, inguratuz.
Ezkerrean Irastorza senideak eta bere bikoteak agertzen dira, ama Jobita eta izeba Mariana inguratuz.
Amonaren ahizpa zen Mariana ere gustura etortzen zen festara. Lehenengo urte hauetan soinu eta guzti izaten genuen eta, bazkaria bukatu ondoren, dantzan jo eta ke aritzen ginen. Egia esateko, gazteenak mugiaraztea zailago izaten zen, baina oso giro alaia zegoen mahai inguruetan ere.
1985eko argazki honetan Irastorza ahizpak eta koinatak ikusten ditugu.
Amonari opariren bat egin ohi zitzaion, bere urtemuga baitzen bazkarira deitzeko aitzakia. Hala ere, esan beharra dago bazkaria ez zela beti urtemugaren data horietan egingo, jende gehiena bilduko zenean baizik. Oporrak, azterketak... gauza askori ekidin behar zitzaion.
Azkeneko argazkietan Irastorza senideak ezkerrean eta Irastorzak eta bere bikotekideak eskuinean, amona Jobitarekin. 1991ko argazkia da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario