Mamonea baserria Urreta kalean dago kokatuta, Saturdiko bailaran. Irastorzatarrena da Lorenzo Irastorzak erosi zuenetik. Etxearen inguruko paraje batzuen izenak hurrengoak dira:
- Etxeazpiko soroa goenan.
- Gorago, ezkerraldeko borda Partzena etxea da eta soro handi hari Partzena soroa deritzo.
- Gero soro txiki bat dator, Biandetxe soroa.
- Ondoren, Mamoneako ordeka.
- Beherago, Arrue eta beherago Muutsondo. Aldamenean dago oraindik aspaldi izandako baserriaren koadroa. Teodorok berak ez zuen ezagutu eraikuntza eta bere aitonak juxtu-juxtu.
Biandetxeko soroen tartean
- Angelu soroa.
- Izarko atarian, Goiko soroa.
- Etxeatzeko soroa ere bada. Txikia da, garai bateko baratza.
Garai batean, sukaldea egin zen tokian, intxaurrondoa zegoen, handia gainera. Aitona Martin, Lorenzoren semea eta Teodororen aita, beti zegoen obratan pentsatzen, hau egingo nioke, horrelaxe hobeto legoke… Gogoratzen duen lehen obra teilatua altxatu ziotenekoa da.
Zaldibiako panaderoa, Joan Manuel Mendizabal, Mamonean jaioa omen zen. Berak esaten omen zuen maiz:
- Ni hortxe jaiotakoa naiz. Mamonearaino kotxez iristeko modua egiten duzuenean, nik kazuelaka bat bakailao eta bi garrafoi ardo (bat bertakoentzat!) eramango ditut!
Eta baita hitza bete ere! Trapala! Hura izan zen afaria egin zutena! Gero, bidea egiten jarraitu zuten.
Teodoro mutil kozkorra zenean, 15 bat urte, aita Martinek Biandetxekin tratua egin zuen: honek etxea altxatuko zion eta hark baserriko lanetan lagunduko zion. Ordainketarik ez, ordea, eta erabat haserre bukatu zuten. Azkenean Izargo bi harginek eta Arruko Iraolaren artean egin zuten lana.
Teodorok kontatzen du hurrengo bideoan aita Martinek Xakalato izeneko terrenoa erosi zuenekoa:
Ñañarri
Ñañarri edo Txindoki Mamoneatik ikusita
Ongi etorri nire atarira.
Koro Irastorza Etxeberria naiz eta blog honetan etxean entzundako aspaldiko historiak ari naiz kontatzen...
Gunearen antolaketa
Testu honen ondoren dagoena, artikulu zerrenda da. Horiek kontsultatu nahi badituzu hobe duzu ezkerreko zutabean dagoen eskema jarraitzea: nahi duzun sarrera sakatu eta kitto! Horrela jakingo dituzu nire aita Teodoro, zaldibitarrak, eta ama Kristina, abaltzisketarrak, kontatzen zizkidaten kontu batzuk.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario