Behin Codina kapitainak siesta egiten harrapatu zuen Teodoro. Ez zegoen hori egiterik eta, sartu bezain laster, haserrearen haserre, literak lurrera botatzen hasi zen kapitaina. Sargento Valerianorengana lanera joatea izan zen zigorra, eta honen lana zubiak egin eta botatzea zen. Esan zion Teodorok kapitainari, koronelari atea irekitzeko bertan egon beharra zeukala, baina kapitainak ez zion entzun eta horrela sargento Valerianorengana joan beharra izan zuen.
- Me ha mandado a trabajar- esan zion sargentoari.
- Pues, no, no vas a trabajar. Vas a pasar la tarde- erantzun zion honek "pasar" hori maliziaz ondo markatuz.
- Yo espero que no...
Berehala koronela iritsi omen zen eta atea ezin ireki, Teodorok baitzuen giltza. Beraiengana bidali omen zuen soldadu bat.
- ¡A que viene a por mi!- Teodorok.
- ¡No jodas!- Valerianok.
Eta horrela izan omen zen. Lehenbailehen koronelarengana aurkezteko agindua jaso omen zuen Teodorok eta, sargento Valeriano saludatuz, koronelarengana abiatu zen.
- ¿Qué pasa?- galdetu zion koronelak.
- Pues verá... Tenía costumbre de dormir siesta y capitán Codina me ha pillado y me ha mandado a trabajar con sargento Valeriano y...
- No se preocupe, no pasa nada.
Eta horrela gelditu omen zen ahaztuta asunto hura.
Permiso horren zain, Teodoro guardian zegoen batean, kapitainaren logelaren aurrean zegoen garitan, pareta pintatuta azaldu omen zen.
- ¡En seguida, que se presente el cuerpo de guardia!
Joan beharra izan omen zuen, bada.
- Tu también aquí, eh?
- Me tocaba guardia y aquí estoy...
- No sé quién ha sido, pero ha tenido que ser alguien del cuerpo de guardia. Como no confeséis quién es el culpable, se os cortará el pelo a cero.
Hori gauza latza omen zen. Oso tristea izango zen Zaldibiara permisoz etortzeko orduan kuxidade hartan etortzea... Erruduna ijito bat izan omen zen, baina ez omen zuen ezer esan. Hala ere garbi omen zegoen Teodororen txandakoak ez zela posible izatea, baina kapitain kaskailuak ez onartu nahi.
- ¿De quién es esto?
- ¡Mio, señor!
Ondoren, egin zizkion galdera pila haren aurrean, tontoarena egiten saiatu omen zen, ez zuela gaztelera ulertzen eta...
- ¿Cómo te llamas?
- Teodoro Irastorza- erantzun zion, "ez zuela ulertzen" ahaztuz.
Izugarrizko belarrondokoa eman eta formazion atzera bidali omen zuen; txiki guztien atzean, “kriston putrea”! -Formazion handienak aurrean doaz eta txikienak atzean- Teodoro atzera bidaltzean, handi bakarra bera zen leku hartan - Lagun onak ere baziren. Monaguillo deitzen zioten soldadu batek lagun inportanteak omen zituen (apaiza, kapitain medikua...) eta dena kontatu omen zion teniente koronelari.
- Pues si que tiene, oye...!- esan omen zuen masaileko arrastoak aztertuz eta egunetarako prebentzioara bidali omen zuen sargentu esku arina!
Pasaportea eman zioten azkenean, hau da, permisora joateko aukera. Bidaia ordainduta izaten zen, baina Malagan trena hartu behar zutenean, dena beteta iritsi zen. Ez kabitzen eta... leihotik sartu ziren. Ahulenak ezin izan zuten hori egin eta bertan geratu ziren... Korreo trena zen eta oso familia jatorra tokatu zitzaien ondoan. Urdai gordina eta ardoa jaten, soldaduak broma batean omen zuten inguru guztia.
- Ardoa edanez gero, broma zegon!- dio oraindik (ardorik gabe ere broma batean ari da bera!).
No hay comentarios:
Publicar un comentario