- ¡Cuerpo a tierra!- Etzan omen ziren, ia arnasik hartu gabe... Ahal zuten bezala azken momentu arte disimulatu nahian ibili omen ziren.
- ¿Hay novedad?
- ¡No, señor!
- ¿Están todos?
- ¡Sí, señor!
- Los que acaban de entrar ahora mismo, ¡que salgan inmediatamente!
Ez zegoen erremediorik. Aurpegia eman beharra zegoen. Gerrikoaz bizkarreko bana banatu omen zien eta kanping denden inguruan gau osoa korrika ibili beharra izan omen zuten. Noizean behin denda artetik atera eta bizkarreko ederra banatzen jarraitzen omen zuen.
Erretzen zuten tabakoa “Elegantes” zen. Moroak ere gustura hartzen omen zuten zigarro bat. Euskaldunak “tierra hartan” oso ondo ikusiak zeudela dio.
Lazkao Txiki ere ikusten omen zuen. Bera ez zegoen Tetuanen, Ceutan baizik. 14 urterekin ezagutuko zuen Teodorok bertsotan eta, Ceutan euskaldun askorik ez zela eta, bisitan Tetuanera etortzen omen zitzaien parrandak egitera.
Famako karterista bat ere bazuten tartean. Behin “kapitain ayudante”k nola moldatzen zen galdetu zion:

- ¿Cómo te las arreglas?
- Es fácil.
Berari ez liokeela kenduko eta... horrela aritu omen ziren berriketan.
- ¡Paisano! -Horrela deitzen zion Teodorori- ¡Ven aquí!- Teodoro aurkeztu zitzaionean horrela esan zion- Me falta mi cartera... Creo que ha sido ese jodido Chusmi... Dile que venga.
- Que dice que vayas- esan zion Teodorok karteristari.
- No... ¡Si ya se por qué es!- Nahikoa barre egin omen zuten denak. Nola lortu zuen kartera harrapatzea potsiko luze eta aldrebes hartatik? Ia belaunean zeukan kartera-eta...!
No hay comentarios:
Publicar un comentario