Teodoro soldadutzara joatea ez zen egunero gertatu ohi zen gauza. Afrikara tokatzea zorte txarra zen; non ote zegoen paraje hori? Ezinegona sortzen zuen ezjakintasunak, baina Teodoro ez omen zen desanimatu.
Atzean utzi amaren malkoak eta, aitaren aholkuak belarrietan, Otsaitzako Jose Antonio eta biak abiatu ziren oinez maleta eskuan Ordiziarantz.
Donostiarako trena hartu eta bertan egin zuten lo. Hurrengo egunean Trinitate enparantzan bildu zituzten, datuak hartu eta joango zirenerako gora beherak jakinarazteko. Eguna horrela pasatu zuten eta gaua ere bai, hurrengo goizean estazioan bildu arte. “Merkantzias” batean sartu zituzten, denak pilaturik. Poliki omen zihoan eta, Ordizian ez, baina Beasainen geldiune txiki bat egiten omen zuen. Ba zuten horren berri nonbait eta zain omen zeukan osaba Hilario; aio eta laster arte nahastuz, besakada botila ardo erregalatu omen zion. Hartu eta trena badoa, txistu eta ke artean.
Lehenengo otordua Miranda de Ebron izan zen: paella. Teodorok ez du kexarik; aldiz, lagunak ez ziren oso konforme, nazkagarria zegoela-eta. Gose izugarria eta, gustura zeudenak eta ez zeudenak, denak tragatu omen zuten ditxosozko paella. Iraila zen. Trena traka-traka zihoan, poliki-poliki, eta, zenbaitetan, bukatzen ez ziren mahasti artean zeuden. Txandaka jaisten omen ziren, besoa bete mahats hartu eta trenera igo.
Ganadu merkantzias bat omen zen eta izugarrizko kiratsa omen zegoen. Lasto gainean lo egiten zuten eta, muturra atera bezain laster, ke beltzak ijito itxura harrarazten omen zien.
Madrilen trenez aldatu behar izan zuten. Egunak pasa omen zituzten; nekea nagusitzen zihoan eta mahastirik ez zen, jada, ikusten. Paisaia, bai; izugarria iruditu omen zitzaion.
Manolete hil zeneko herrian afaldu omen zuten: ura eta Jaungoikoak daki noizko ogia. Itxura beldurgarria omen zuen zopa hark. Hurrengo goizera arte ez zuten beste janaririk izan.
Algezirasera iristean barrakoi batzuetan sartu zituzten hurrengo goiza iritsi arte. Orain ere janik ez. Gehienak urduri ziren, hartu behar zuten barkua zela-eta. Teodoro, ez. Teodorok asko gozatu zuen atunak edo horrelako itxurako arrain handi haiek ikustean. Lehenengo olatuen balantzan jendea gonbitoka hasi zenean ere ez du oroimen txarrik gordetzen.
Ceutan ilara luze batzuetan antolatu zituzten, buruan makina pasatu eta “pelau” atera ziren. Dutxan sartu beharra izan zuten denek eta bakoitzari tokatu zitzaion arropa jantzi. Teodorori galtzak ez zitzaizkion gerriraino iristen eta trukatu nahi zuen norbait bilatu beharrean izan zen. Soinean zeraman jantzia, berriz, han galdu omen zen (egia esan, 18 hilabete gehiegi ziren gordeta edukitzeko). Geroago bere kaboari ikusi omen zizkion “made in Zaldibia” galtzak.
Ceutan tren negargarri bat hartu behar izan zuten, ia iraulian eraman zituena eta tokatzen zen bakoitzean soldadu mordoa jaisten joan zen. Teodoro Tetuaneko Compañia Puentes-era eraman zuten eta lurrean, “konejuak” bezala, instalatu zituzten. Hurrengo goizean berriro dutxatzera, berriro ilea moztu (geratzen zena!) eta konpainiatara destinatu zituzten. Afrikan zegoen.
Atzean utzi amaren malkoak eta, aitaren aholkuak belarrietan, Otsaitzako Jose Antonio eta biak abiatu ziren oinez maleta eskuan Ordiziarantz.
Donostiarako trena hartu eta bertan egin zuten lo. Hurrengo egunean Trinitate enparantzan bildu zituzten, datuak hartu eta joango zirenerako gora beherak jakinarazteko. Eguna horrela pasatu zuten eta gaua ere bai, hurrengo goizean estazioan bildu arte. “Merkantzias” batean sartu zituzten, denak pilaturik. Poliki omen zihoan eta, Ordizian ez, baina Beasainen geldiune txiki bat egiten omen zuen. Ba zuten horren berri nonbait eta zain omen zeukan osaba Hilario; aio eta laster arte nahastuz, besakada botila ardo erregalatu omen zion. Hartu eta trena badoa, txistu eta ke artean.
Lehenengo otordua Miranda de Ebron izan zen: paella. Teodorok ez du kexarik; aldiz, lagunak ez ziren oso konforme, nazkagarria zegoela-eta. Gose izugarria eta, gustura zeudenak eta ez zeudenak, denak tragatu omen zuten ditxosozko paella. Iraila zen. Trena traka-traka zihoan, poliki-poliki, eta, zenbaitetan, bukatzen ez ziren mahasti artean zeuden. Txandaka jaisten omen ziren, besoa bete mahats hartu eta trenera igo.
Ganadu merkantzias bat omen zen eta izugarrizko kiratsa omen zegoen. Lasto gainean lo egiten zuten eta, muturra atera bezain laster, ke beltzak ijito itxura harrarazten omen zien.
Madrilen trenez aldatu behar izan zuten. Egunak pasa omen zituzten; nekea nagusitzen zihoan eta mahastirik ez zen, jada, ikusten. Paisaia, bai; izugarria iruditu omen zitzaion.
Manolete hil zeneko herrian afaldu omen zuten: ura eta Jaungoikoak daki noizko ogia. Itxura beldurgarria omen zuen zopa hark. Hurrengo goizera arte ez zuten beste janaririk izan.
Algezirasera iristean barrakoi batzuetan sartu zituzten hurrengo goiza iritsi arte. Orain ere janik ez. Gehienak urduri ziren, hartu behar zuten barkua zela-eta. Teodoro, ez. Teodorok asko gozatu zuen atunak edo horrelako itxurako arrain handi haiek ikustean. Lehenengo olatuen balantzan jendea gonbitoka hasi zenean ere ez du oroimen txarrik gordetzen.
Ceutan ilara luze batzuetan antolatu zituzten, buruan makina pasatu eta “pelau” atera ziren. Dutxan sartu beharra izan zuten denek eta bakoitzari tokatu zitzaion arropa jantzi. Teodorori galtzak ez zitzaizkion gerriraino iristen eta trukatu nahi zuen norbait bilatu beharrean izan zen. Soinean zeraman jantzia, berriz, han galdu omen zen (egia esan, 18 hilabete gehiegi ziren gordeta edukitzeko). Geroago bere kaboari ikusi omen zizkion “made in Zaldibia” galtzak.
- Abizenak
- Garaiko gertakariak
- Mamonea baserria
- Eskola
- Gerra Zibila
- Lanbideak eta gaztaroko bizitza
- Soldadutza-Tetuanera
- Soldadutza-Tetuanen
- Soldadutza-Zigorrak
- Soldadutza-Zaldibiara itzultzen
- Saturdiko kaminoa
- Ezkontza
- Teodororen senideak
- Irastorzadak
No hay comentarios:
Publicar un comentario