Ñañarri

Ñañarri
Ñañarri edo Txindoki Mamoneatik ikusita

Ongi etorri nire atarira.

Koro Irastorza Etxeberria naiz eta blog honetan etxean entzundako aspaldiko historiak ari naiz kontatzen...

Gunearen antolaketa

Testu honen ondoren dagoena, artikulu zerrenda da. Horiek kontsultatu nahi badituzu hobe duzu ezkerreko zutabean dagoen eskema jarraitzea: nahi duzun sarrera sakatu eta kitto! Horrela jakingo dituzu nire aita Teodoro, zaldibitarrak, eta ama Kristina, abaltzisketarrak, kontatzen zizkidaten kontu batzuk.

2007-07-18

5. Teodorok gogoratzen duena... Saturdiko kaminoa eta beste auzolan batzuk

Zaldibiatik Larraitzko kaminoa, gerra bukatu eta berehala bukatu zuten (Teodorok umetan hango obratan jolasean ibiltzen zirela dio). Saturdikoa, ordea, askoz ere beranduago izan zen, soldadutzatik itzuli eta ezkondu bitarte horretan (1947-1957). Auzokoak ez ziren ados jartzen, baina azkenean hasi ziren eta ilusio handiz joaten ziren lanera. Idiz tiratutako kamioian etortzen zen materiala.

Saturdirainoko izkinara iristean, mendixka baten azpian izugarrizko labe pila azaldu zen. Labe txikiak ziren… Zertarako ote ziren? Behe aldera izugarrizko zuloa zuten, adreiluz eginikoak… Ermita berritzen ari zirela ere, kutxa bat aurkitu zuten, losa bat, dotore-dotore ajustatuta. Paretaren azpian zegoen! Noizkoa ote zen? Ez zuten gauza garbirik atera, baina sakristaua izan zitekeela pentsatu zuten. Oroimen hauek jakiteko irrika pizten dioten oraindik ere.
  • Guk hantxe ikasi geninan pilotan!-dio.



No hay comentarios: