Ñañarri
Ñañarri edo Txindoki Mamoneatik ikusita
Ongi etorri nire atarira.
Gunearen antolaketa
2009-01-11
Motoan zihozeneko hura
Teodororen gogoetak: Paris-Bartzelona-Miranda
Bibliografia
- CHRISTIAN, J., W.A., Las visiones de Ezkioga. La II. República y el Reino de Cristo, Ariel, Barcelona, 1997
- ETXEGARAI, C. Eta MUXIKA, S., Villafranca de Guipúzcoa, Monografía histórica (1908), Ordiziako Udala, 1983
- GARMENDIA ARRUEBARRENA, J., Juan Ignacio Iztueta, Dantzarien maisu, Iztueta Fundazioa, Donostia, 1995
- SUQUÍA, J.M., Monografía histórica de Zaldibia, Publicaciones de la Caja de Ahorros Municipal de San Sebastian, Donostia, 1975
Dantzen debekua
Calahorrako apezpikuak, Pedro de Lepe Jaunak, 1693an zera agindu zuen: “No se toque por las noches el tamboril por los grandes inconvenientes que de ello se registran, ni tampoco las noches de Santa Agueda, ni otras algunas, salgan los mozos con las mujeres a pedir para merendar juntos, ni en otras meriendas se junten hombres con mujeres”
Iztuetaren garaira gehiago hurbilduz, 1750eko martxoaren 12ko datarekin eta Iruñeako hirian, Don Gaspar Miranda Argaiz apezpikuak ediktu bat aldarrikatu zuen, non jendarteko dantzaldiak eta dantzak debekatzen ziren. Dantzen txarkeriak toki guztiak bere indarraren menpean ezartzen dituela adierazi nahi du ediktuak: nola kanpo libreak hala aterpeak, atariak nahiz pasabideak, plaza zein elizpide eta inguruak, tenplu sakratuak bezala basilikak, berdin ermitak eta bere atrioak; hori gutxi balitz, kanposantua bera profanatuz.
Eta elizgizonen nahasketa gehitu behar zaio honi: “y aún de ser alguno o algunos de ellos maestros de danzas, y de tener por oficio de enseñarles a personas de ambos sexos”. Bere apezpikutegiko jende gehienak oker hau zuela konturatu zen Don Gaspar Miranda: “esta contagiosa peste y mortal enfermedad” eta nahi zuena zera zen: “descubrir a los fieles estas entradas encubiertas, las mañas seguras y secretos de Satanás y sus invenciones, origen y raiz de todos los vicios que reinan en los pueblos, por lo que la ley de este reino las llama oficina en las que se fraguan ofensas de Dios con escándalo de los pueblos”.
Giroa nahasia zen, eta laster piztuko da, Euskal Herrian, mendearen bukaeraraino iraungo zuen dantzen eta dantzaldien zilegitasun moralaren inguruko eztabaida. Adibidez Azkoitiko Udaletxeak, zinegotzi baten bitartez, danbolina kentzea proposatu zuen.
Defendatzaile amorratuenetariko bat Andoaingo euskaltzale argia, adimen handiko eta filologo jakintsua zen Aita Larramendi izan zen. Bere Coreografian ausardiaz eta datu ugariz idatzitako lau kapitulu utzi zizkigun, bertan dantzen alde ageri da, osasunarentzat eta herriarentzat onak direla aldarrikatuz.
Jakina da urte hauetan Peñafloridako kondeak gure musika eta dantza herrikoiak gogoko zituela. Esaten dutenez, Azkoitiko plazan danbolindariari instrukzioak ematen eta berak konposatutako zortziko eta kontrapasak jotzeko agintzen ikusi zuten.
Jose Antonio Olano
1806 inguruan Zaldibian 114 etxe ba omen ziren. Horietatik 18 etxe herri-gunean zeuden, lur edo basoetatik aparte eta 96 familia artzaintzan eta laborantzan aritzen ziren. 1.300 biztanle gutxi gorabehera (Gipuzkoa osoak 120.000 zituen). Napoleonen inbasioaren ondorioz, herriak lapurreta eta miseria jasan behar izan zituen (eta hori Jose Erregeari, Napoleonen anaiari, fideltasuna zin egin eta San Jose eguna festa, zahagiz, kanpai bueltakoz eta Te-Deuma kantatuz ospatu arren!)
Tentsio politikoa bistakoa zen. Francisco Ignacio de Urretavizcayak, bikarioak, mendira ihes egin zuen lehenengo karlistadan eta bere ilobak, Lardizabalek, sinatu zuen handik aurrera. 1834-35 artean Zaldibiak izan zuen espetxean armada karlistaren 16 boluntarioren heriotza sinadura eman zuen. Ikus daiteke dantzari honen haurtzaroa tentsio politiko giro batean joan zela.
Badirudi Olano Ordizian kokatu zela, Zaldibian karlisten gatazkan txistua eta danbolina desagertu zirelako eta ondoko herriak laguntza handia eman ziolako.
Zaldibia Gipuzkoako dantzak gordetzeko abiapuntua izan bada, Ordiziari dagokio dantza horiek zabaldu eta hedatu izanaren ohorea.
1927. urtean Pujana, Olanoren ikaslea, Donostiako Udaletxean Euskal Dantzen Herriko Eskolako Maisu eta Zuzendari izendatu zuten. Orduan 59 urte zituen eta Donostian kokatu zen. Probintziako beste herrietan ere dantza taldeak eratzen hasi zen. Londresen, Albert Hall eta Lyceum-en Pujana maisuaren dantza taldeak arrakasta handia izan zuen: Dantzatu zituzten dantzak Gipuzkoakoak ziren: Makil Handi, Makil Txiki, Arku Handi, Arku Txiki, Ezpata Dantza, Jorrai dantza...
1947an Nicasia Telleria Armendarizek, bere alargunak, hurrengo eskutitza luzatu zuen: “Que como consecuencia de la permanencia del Caudillo en San Sebastián, fue requerido su esposo, encontrándose indispuesto, para organizar y dirigir una concentración de unos 300 dantzaris en el Hipódromo de Lasarte, y habiendo manifestado sus dudas sobre si su estado le permitiría cumplir su misión con arreglo a su tradicional amor y entusiasmo, se le propuso que dichas gestiones se realizarían poniendo a su disposición un automóvil para que éstas fueran menos fatigosas; y en estas condiciones, aunque físicamente agotado, pudo conseguir que la concentración se efectuase, si bien al día siguiente cayó en cama y de resultas de estas fatigas dejó de existir el 20 de los corrientes... Por lo expuesto, ... , suplica que se le conceda indemnización o pensión con arreglo a derecho... haciendo constar que por su edad avanzada (79 años) ésta no reflejaría una carga para esa Corporación, toda vez que no serían muchos los años que podría disfrutarla...”. Pujanaren azken erakustaldia Lasarteko hipodromoan izan zen, berak prestatutako 160 dantzari elkartu zirelarik. Bere azken ekitaldia izan zen, 1947ko abuztuaren 20an Santanderren hil baitzen.
Joan Ignazio Iztueta
Errejimen Berriaren eta Zaharraren artean, zenbait gerrateren artean koka dezakegu bere bizia (eta ondoren landuko diren lehenengo orrietako arbasoenak): Konbentzioko gerra (1794-1796), Napoleonena (1808-1813), Fernando VII.aren agintaldiak, absolutismoa, hiru urteko Konstituzioa (1820-1823), lehenengo gerrate karlista (1833-1839) eta abarren artean bizi izan zen, alegia.
Garai hartako Zaldibiak 114 etxebizitza bazituen, 96 nekazaritzan edo arrantzan aritzen zirenak eta beste 18ak kalean. 1.300 biztanle ziren, 120.000 biztanleko Gipuzkoa hartan.
Berrogei iturri kontatzen ditu Iztuetak “ur garbikoak”. Beste 5 ur minerala dutenak. Bere iritziz zaila da Gipuzkoa osoan amuarrain gehiago dituen ibai bat aurkitzea.
Meategien berri ere ematen digu, beruna, eztainua, burdina, zilarra, urrea eta, batez ere, kobrea (hau oso ugaria). Arritzagan bi fabrika ezagutu omen zituen lan honetara dedikaturik; hirurehunen bat gizaseme, kaperau eta guzti. Auzo txiki bat osatuko zuten, eliza eta guzti. Meategia 1724an deskubritu omen zuten eta 1800era arte gelditu gabe ustiatu omen zuten. Handik ateratako kobre xaflak Gaztelarantz bidaltzen omen zituzten mando gainean.
1787an Aitzarten urre garbi eta fina atera omen zuten. Don Jose Ignacio Etxabek, Zaldibiako parrokoak, 16 langile jarri lan egiten eta zerbait atera omen zuten, baina kostua 12 aldiz bere balioa izango omen zuen.
Animalia basati ugari omen zen baso hauetan: tigre, otso, hartz, basurde, basahuntz, azeri, erbi, igaraba, triku... 1735ean Zaldibiako bi ehiztarik (Ursugoenkoa eta Gorrienakoa) izugarrizko hartz handia ehizatu omen zuten. Balmedianoko markesak Ordizian zuen jauregira eraman zezan agindu omen zion Ursugoenako baserrian zuen maizterrari eta 40 urtez behintzat izan omen zuen markesak hartzaren larrua bere atarian.
1776an Izalgo artzain batzuek tigrea harrapatu omen zuten bere zepoan eta, ohitura zen moduan, etxez etxe paseatu omen zuten eskupekoren bat eskatuz. Era berean jokatzen zuten otso eta basurdeak ehizatzen zituztenean.
Garia ugaria omen zen, eta garbantzua ere ereiten omen zuten. Zenbat eta lehorte handiagoa orduan eta hobea omen zen jasotako garbantzua.
1831n Zaldibiako batek egindako oparia 18 librako aza izan omen zen.
100en bat artalde izango omen ziren, bakoitza 10.000 ardi eta 20.000 arkume zituena.
Iztueta izan zen dantzen inbentarioa egiten lehena, Gipuzkoan gehien dantzatzen ziren herrietan eta dantzaldi hauetan erabilitako traje edo soinekoak zeintzuk diren adieraziz. Bertsolari eta dantzari ona izanik, askok eta askok luzatu izan zizkioten begiak. Mendeku eta pertsekuzioaren menpe bizi behar izan zuen 30 urte zituenetik hasi eta 43 urterainoko guztian; salaketa, epai eta kartzelak zirela medio, aldi honetan, ez zen batere eroso gure gizona, guztiz penagarri baizik.
Iztuetaren gurasoak, Lazkaotik etorritakoak, garai hartan aberatsak behar zuten, beraiek eraiki baitzuten gaur egun dagoen etxea eta dantzariaren jaiotetxea (1803an 12.999 errealeko balioa bota zioten); lurrak ere bazituzten.
Gaztetan izandako abentura ugarik amaiera kaxkarra izan zuten harengan: salaketa salaketaren gainean eta ondorio mingarriak. Beranduxeago hobeto jokatzen asmatu zuen: lagunek erbestera joan behar izan zuten bitartean, berak, Diputazioko diru-kutxa ahitu samarra egon arren, eguneko 4 errealeko pentsioa jasotzeko moduak egin zituen.
Hiru aldiz ezkondu zen. Lehenengoa Maria Joakina de Linzuainekin eta 1790. urteko urtarrilaren 11n ezkondu ondoren, Zaldibiako herriari olio gozoa, balea, bakailaoa eta sardinak ekartzeko konpromisoa hartu zuen bere gain. 22 urte zituen eta 18 emazteak. Bost seme-alaba izan zituzten: Joseph Ignacio (ume zela hil zen), Maria Ana, Maria Antonia, Josefa Francisca eta Joseph Manuel. 1802an hil zitzaion emaztea, 31 urte zituelarik (Iztueta preso zegoen Tolosan). 1817an, Manuela Parisekin bizi zela Donostian, ezkontzaz kanpoko seme bat izan zuen. Ondoren ezkondu ziren Kontxesi eta Iztueta eta lehenengo ezkontzan jaiotako alabak ezkontzen hasiak zeuden.
1792an Albisu Irive familiarenak ziren Olaako bi errotak alokatu zituela ere badakigu. Ondoren Zaldibiatik alde egin zuen.
Pleito ugari izan zituen. 1801ean bere lagun zaldibitar batek Bergarako azokara joandakoa kontatzen du: “En muriendo nada queda del hombre”, “fornicar es lícito del hombre”, “Jesucristo era un hombre temoso y falso”, “Voy a misa en el pueblo por ceremonia y para que no me noten”... Hitz hauek jartzen ditu Iztuetaren ahoan.
Logroñoko Inkisizioaren aurrean salatu zuen Jose Ignacio Etxabek, herriko parrokoak, zaldibitar bati entzun zizkiola hitz hauek eta.
Iztueta atxilotu eta Ordiziara eraman zuten, Gaintzako eskribauaren etxean egindako lapurreta zela eta. Ondoren Tolosara eraman zuten.
1806ko uztailaren 13an Azpeitian neska jaioberri bat bataiatu zuten, Azpeitiko Aldekaitz baserriko labean aurkitu zutena. Juan Ignacio Iztuetaren alaba zen, Logroñoko kartzelan zegoena eta Mª Concepción Bengoetxea zen bere ama, kartzelan hau ere. Ba ote zekien aitak haur honen berri?
1808an Maria Concepción Bengoetxea, Kontxesirekin, ezkondu zen Azpeitiko elizan. Donostiarra zen andrea, Azpeitian bizi zen arren. Bien alaba urtebete lehenago jaioa zen. 7 urte bizi zituzten ezkonduta, 1815ean, 39 urte zituenean, Kontxesi hil egin baitzen.
Frantziaren agintepeko urtean, 1809.ean, Azpeitian frantses-zale izena hartzeko merezimenduak egin zituztenen artean dago; izen hau herriko biztanle askok eman zioten. Beraz Iztueta eta Kontxesi (1808ko otsailaren 9an elkartu zen berarekin) espetxetik aske zeudelarik, bolada batean, batera eta bestera asko mugitu ziren. Iztuetari desterru-zigorra eman zioten Azpeitian, baina 900 dukat ordainduz ekidin zitekeen zigor hau, eta nahiago izan zuen Donostiara joan.
1810.eko apirilaren 24an Iztueta Azpeititik Donostiara heldu zen bere bigarren emaztea zen Kontxesirekin eta seme-alabekin. Orduan 43 urte zituen. Donostiarrek dudarik gabe ezagutzen zituzten bere maitaleari espetxetik zuzendutako bertsoak.
1814an Tolosako korrejimenduko kartzelan egon zen, prozesaturik, eta hurrengo urtean baldintzapeko askatasuna lortu zuen.
1815.eko abuztuan Kontxesi hil zitzaion eta bere 5 seme-alabekin geratu zen bizitzen (bi emazterenak).
Donostiara joan zenean, ez zuen atsedenik hartu eta merkataritza lanetan aritu zen, esku-arte ona lortuz.
1820ko urriaren 13an, Santa Fe jaiak zirela eta, Zaldibian zen.
1828an Mª Ascensión de Urrozolarekin ezkondu zen eta hirugarren ezkontza honetan ere pare bat seme-alaba izan zituen (10 behintzat izan zituen!).
1837ko abuztuaren 10ean, karlisten gerra bete-betean, Ordizian sinatu zuen agiri bat Zaldibiako herritar gisa. Handik bi urtera Juan Bautista Erro ministroari gutuna idatzi zion, bere egoera ekonomikoa agertuz. Zaldibian egin zituen azken urte hauetaz argi gehiegirik ez dugu. Hirurogeita hamar urte zituelarik, 1840an Bergarako Besarkadan izan zen eta Seguran ere dantza irakasten aritu zen. 74 urterekin umeei dantzan irakasten die Iztueta-enea edo Kanpandegi etxe aurrean.
Bozue
Gipuzkoarrak Bozue Haundiko edo Bozue Txipiko partaide ziren. Bozue Haundia Aiza-Gaztelutik Balerdi arteko mugaz behera zeuden biztanleek osatzen zuten: Amezketa, Ikaztegieta, Baliarrain, Orendain eta Abaltzisketak (badirudi Altzo eta Alegi ere 1400 arte partaide zirela). Bozue txipia, berriz, Aiza-Gaztelutik Agauntza-erreka arteko mugaz behera bizi zirenek: Zaldibia, Gaintza, Alzaga, Arama, Legorreta, Itsasondo, Ordizia, Beasain, Lazkao eta Ataun.
Bozue Haundiko batzarraren biltokia Abaltzisketako Bilta-din (Pildain) zen. Baina Bozue Txipikoak deitzen zituztenean, Suegiko atarian. Suegi Zaharra bi Bozuen mugan zegoen eta bost bideen korapiloan. Abaltzisketako baserria zen, baina Zaldibia eta Gaintzako mugarriaren azpian. Suak kiskali zuen 1929an eta oraindik egongo dira bere arrastoak Gaintzatik Larraitzera egin den auto-bidearen ertzean.
Bozue Txipikoek, berriz, Bozuntza aukeratu zuten biltoki. Izenak “bozuekona bakarrik” esan nahi du eta ezaugarritzat harri-marraz inguratu zuten eta barruan intxaur-landara aldatu. Ordiziako babeskuntzari Villa franca izena eman zitzaionetik (1268an) 500 urtetara ere (1779 arte) intxaur horren aurrean izan ziren Bozuekoen batzarrak. Hau ere bazter guztietatik erditsu zegoelako eta lau bidetara egoki aukeratu zuten: Alkarteko zubitik Altzagarate eta Gaintzara, Zaldibiatik Aralarrera, Lazkaomenditik Enerio eta Atauna, Tximistako zubitik Ordizia eta beste tokietara.
Elkartearen jatorria Ordizia sortu aurrekoa da. Ozkue izenez eta bailara bezala azaltzen da lehen aldiz eta gero beti Bozue idazten dute. Bere datak 1027 urtea darama, baina adituek 1180 aldera idatzitako gutun gezurtitzat daukate. Hala ere, nahiz eta gezurra zabaltzeko asmakizuna izan, izen hori, bere lurraldea ezaguna zelako, aukeratu zuten eta 1027 urterako bazela zekitelako.
Garai haietan ez zen Gipuzkoan herririk (lehena Donostia da, 1180.ekoa). Orduan “Agirre”k ziren auzoen ezaugarriak eta bailarak euren barruti nagusiak. Ordiziako San Bartolome eliza ere bi Agirretako etxeek eraiki zuten (1215-1237): Mari-baratza kalean ezagutu genuen Agirre txipiko etxeek eta Upabi eta tunelaren arteko “Agirre Haundikoek, Lazkaibar eta Txintxurreta izan ezik, Beasaingo eliztar izatea nahiago zutelako, eta berdin Senperek ere, Lazkaoko San Migel aukeratu zuelako. Ordiziako herria, bada, Agirre Txipiko lurralde osoz eta Agirre Haundiko lurralde gehienez sortu zuten.
Zaldibiako herriaren sorrera
1134-1150 inguruan, berriz, Santa Fe de Champayn azaltzen da. Monastegi hau oraingo Kanpain baserrian koka dezakegu.
Herrietako ezizenak
- Abaltzisketa- zapaburuak
- Alegia- txintxarriak
- Amezketa- euliak
- Beasain- bareak
- Gaintza- zapoak
- Idiazabal- azeriak
- Itsasondo- ijitoak
- Legorreta- pikuak
- Ordizia- azak
- Orendain- eltxoak
- Zaldibia- arkakusoak
Nire herenaitona-herenamonen garaiko gertaerak
- Asmakizunak: Bizikleta
- Inkisizioa
- Isabel II.a jaio (1826)
- Asmakizunak: Porlana, poxpoloak, idazteko makina, josteko makina
1830
- Fernando VII.a hil. Mª Kristina bere alargunaren erregeordetza
- I. Gerra Karlista (1833-1840)
- Mendizabalen desamortizazioa (1836)
- Asmakizunak: Segadora, tranbia elektrikoa, errebolberra, telegrafoa, fotografia
1850
- II. Karlistada
1860
- Isabel II.a (1868)
- Gizonezkoen boto eskubidea
- Suezko Ubidearen irekiera
- Asmakizunak: Ametralladora, papera (egur pastarekin egina), dinamita
1870
- Amadeo I.a errege. Amadeo I.a
- I. Errepublika (1873-1874)
- III. Karlistada (1872-1876)
- Alfonso XII.a (1874)
- Asmakizunak: Telefonoa, gramofonoa, mikrofonoa, estilografika
1890
- Alfonso XII.a hil
- Espainiak Kuba galdu
- Asmakizunak: Gasolinazko motorra duen automobila, X izpiak, aeroplanoa
1910
- Alfonso XIII.a
- Marokon gerra hasi (1912)
- Lehenengo ikastolak
- I. Mundu-Gerra (1914)
- Donostia-Hendaia burdinbidearen irekiera
- Errusiako Iraultza (1917)
- Asmakizunak: Bitaminak
2009-01-10
Nire berraitona-berramonen garaiko gertakariak
- II. Karlistada
1860
- Isabel II.a (1868)
- Gizonezkoen boto eskubidea
- Suezko Ubidearen irekiera
- Asmakizunak: Ametralladora, papera (egur pastarekin egina), dinamita
1870
- Amadeo I.a errege. Amadeo I.a
- I. Errepublika (1873-1874)
- III. Karlistada (1872-1876)
- Alfonso XII.a (1874)
- Asmakizunak: Telefonoa, gramofonoa, mikrofonoa, estilografika
1890
- Alfonso XII.a hil. Semea ez da oraindik jaio. Mª Cristina erregeorde
- Espainiak Kuba galdu
- Asmakizunak: Gasolinazko motorra duen automobila, X izpiak, aeroplanoa
1900
- Lehenengo hegaldia aireko ontzian, Zeppelinek eginda.
- Alfonso XIII.a adinez nagusi (1902)
- Marokon gerra hasi (1912).
- I. Mundu-Gerra (1914): 8 milioi hil, 19 milioi zauritu
- Lehenengo ikastolak. Donostia-Hendaia burdinbidearen irekiera
- Errusiako Iraultza (1917)
- Asmakizunak: Bitaminak
1920
- Primo de Riveraren estatu kolpea
- Faxistak Europan nagusitzen...
Ordiziako Botika Zaharra
Jose Antonio Jauregi Ormazabal ordiziarrak, gaur egun Jauregi farmazia daukatenen herenaitonak, sortu zuen Jauregitarren farmazia. Abaria etxean alokairuan bizi omen zen. Honen semeak, Anselmo Jauregi Lasak, orube bat erosi eta hantxe kokatu zuen farmazia. Gaitasun handia omen zuen Anselmok ogibide honetan. Bere espezialitatea, oinetakoentzako betuna zen. Botikaren sotanoan egiten zuen. Gipuzkoan eta Gipuzkoatik kanpo ere, oso ospetsua zen Anselmoren betuna. Guardia Zibilak oinetako garbiak erabiltzera behartuak zirenez, bezero onak izan omen zituen. Aragoiko erakusketa batean, 1868an, saritu egin zuten betuna.
1908an hil zen Anselmo, Ordiziako alkate zelarik une hartan. Bi semeek jarraitu zuten farmaziarekin, Jose eta Domingo Jauregi Gorostidik, hauek ere botikariak. Oso ezagunak ziren botika barruan egiten zituzten solasaldi edo tertuliak. Bitxikeria ugari izaten zen, 1916koa, Juan Ramon Munduate (erlojugilea), Jose Migel Barandiaran (antropologoa) eta Domingo Jauregi farmazeutikoaren artekoa ekarriko dugu gogora. Mendian galenazko irrati bat egitea erabaki zuten. Botikaren kanpoaldean antena handi bat jarri eta I. Mundu-Gerrako albisteak jasotzen zituzten, Paris eta Londresetik. Entzundako albisteei buruzko solasaldiak egiten zituzten egunero eta herritarrak ere informatzen zituzten, botikaren kanpoaldean kartelak jarriz. Bi hilabetera poliziak irrati honen berri izan zuen eta espiak zirelakoan atxilotzera joan ziren. Irratia ikusitakoan, horrelako aparatuarekin atzerriko ahotsak entzun zitezkeenik ezin sinetsirik gelditu ziren. Aparatua kendu eta gerrako albisteak entzun eta zabaltzea debekatu zieten.
Beste bitxikeria bat: baserritar bat tertulian sartu eta maitemintzeko hautsak emateko esan zion, bazekiela egiten zituela eta. Jose Domingok, txantxetan eman zion errezeta: aspirinaren eta azukrearen arteko nahasketa. Hilabete barru itzuli omen zen baserritarra, oso ondo joan zitzaiola eta dosi bakar batekin nahikoa izan zuela esanez.
Ezkiotarrak
Ekainaren 29 eta 30ean amabirjina ikusi zutela aitortu zuten ume batzuek Ezkion. Urte guztian jarraitu zuten horretan eta milioi bat pertsona gutxi gorabehera erakarri omen zuen albisteak. Uztailaren 12, 16 eta 18an 50.000 mila pertsona inguratu zen Ezkiora, mirariaren zain. Abuztuaren 13an Gorteetan denuntziatu zuten, baina hala ere pertsonaia ospetsu ugari inguratu omen zen, jendetza izugarriren artean.
Abenduaren 27an, gotzainak Ezkioko gertakizunetan parte hartzea debekatu zien apaizei.
1934an Mujika gotzainak naturaz gaindiko izaera ukatu egin zuen eta, igarleek Ezkiora ez hurbiltzeko agintzeaz gain, hainbat liburu ere debekatu zituen, kultua klandestinitatera pasatuz.
1936an gerra zibila hasi zen, baina Francok eman zion trataera ez zen bestelakoa izan eta bertaratzen ziren sinesleak jazarriak izan ziren.
Krisi politiko eta erlijiosoan murgildurik, amabirjinaren hitzak errepikatzen zituen Ormaiztegiko andere zaharrenak edo Ataungo 24 urteko arotzak: “Errosarioa erreza ezazue egunero”.
Eta horrela hasi zen. Hasieran ehunka ziren, milaka gero, ondoren... Gehienak gipuzkoarrak ziren, goierritarrak, baina Nafarroa, Gaztela, Catalunya eta Iparraldetik ere etortzen ziren.
1932 eta 1936 urteren artean jende gutxixeago ibili zen. Zenbaitetan igarlea eta bere familia bakarrik etortzen ziren, baina Bilbo, Donostia, Iruñea, Astigarraga, Legazpi, Legorreta, Ordizia, Ormaiztegi, Pasaia, Urnieta, Zaldibia eta Zegaman, behintzat, ezkutuko bilerak egiten jarraitzen zuten. Zaldibiko jende dexente lanak lehenbailehen bukatzen saiatzen zen, ondoren gaueko errosarioa errezatzera Ezkiora joan ahal izateko.
Zaldibian bi neskatxa izan ziren lehenengo igarle. Bata neskame zegoen eta, sinetsi ez ziotenez, alde egin beharrean izan zen. Bestea, Ines, Ordizian zebilen lanean eta moja sartu zen.
1933an, Kandida Zunzunegi, baserritar baten 34 urteko emaztea, bisioak izaten hasi zen, hasieran Ezkion eta gero beste leku batzuetan ere bai, Ordiziako denda batean, bere baserrian...
Zaldibitar sinesleek arerio gogorra aurkitu zuten. Martin Elorza, Mateo Mujika, Gasteizko gotzainaren lehengusu zen eta “a pecho” hartu zuen kontu hura. Gizon zorrotza zen. Hitler miresten zuen eta honen argazkia zuen bere bulegoan zintzilik; haren ideia arrazistak gogoz defendatzen zituen, Pio XI.aren gaitzespenak iritzia aldarazi eta, argazkia puskatuz, oker egon zela adierazi zuen arte.
Bere buruarekin hain zorrotza zena, halakoxea zen eliztarrekin ere, eta nekatu gabe aritu ohi zen Ezkioren aurka.
Zaldibitar sinesleak, ordea, erabateko burugogorrak ziren. Gobernadoreak 1932an eta gotzainak 1933an igarleak Ezkiora hurbiltzea debekatu zutenean ere ez zuten etsi eta Kandidari lagundu zioten, oinez, lau edo bosteko taldetan, guardien bistatik sagastietan ezkutatuz.
Jendeak barre egin eta txistuka hartzen omen zituen askotan eta, hori guztia gutxi bazen, Elorza jaunak Ezkiora joaten zenari komuniorik ez ziola emango esan zuen eta, iloba eta 4 edo 5 seminarista bidali zituen joaten zirenen izenak hartzeko.
Komunioa hartzeko xedez apaizarengana inguratzen zirenean, honek ukatu egiten zien.
- Vas a ir a Ezkio? Delante de Cristo te digo.
- Sí. Yo voy a Ezkio a rezar.
- Pues, no te doy comunión.
- Pues alguien me dará.
Hamabi urtez, dozenaren bat pertsona baziren Zaldibian komunioa hartu ezinik. Koadrila bat, behintzat, atxilotu zuten 1935eko urtarrilean. Multa txikiak ezarri zizkieten, 50 pezetakoak, baina zaldibitarrek ea ordaintzea komeni zen amabirjinari galdetu eta ezezkoa jaso omen zuten. Udaletxeak ordaindu omen zuen azkenean.
Gerra zibilaren garaian, Martin Elorzak beste taldetxo bat atxilotarazi omen zuen. Kandida eta bere kideak Zumarraga, Bergara eta, azkenean, Ondarretara eraman omen zituzten preso.
“En plena visión dicen que Cándida pesaba tanto que los guardias no podían moverla hasta que recuperó el sentido”
Egia esan, politikak ere bazuen zer esanik. Jendea karlista edo nazionalista zen, baina zein baino zein elizkoiago. Karlistak haserre zeuden bisionarioekin, udaletxeko bileretan altxatu eta Amabirjinak zerbait egiteko esan ziela adierazten baitzuten behin eta berriro. Honegatik frankistengana entregatu zituzten, separatistak zirelako salaketaz.
5 emakume eta 6 gizonezko ziren, 30-60 urte bitartekoak, Kandida eta bere senarra, Ordiziako senar-emazte batzuk...
Haietatik bederatzi berehala libratu zituzten, jabetzak konfiskatu ondoren. Orokorrean 3 eta 16 hilabetetan egon ziren preso, jabetzarik ez zutenak batez ere. Askatu zituztenean, juezak berak ere ez zeukan garbi zein egon behar zuen kartzelan, zeudenak ala denuntzia jarri zutenak.
Zaldibian zatiketak bizirik zirauen 1940.eko hamarkadan. Zerutik zetorkien agindua eta apaiza bera ere isilarazten zuten, bere onetik ateraraziz. Komunioa Zaldibian ezin zutenez hartu, Ordiziara joaten ziren. Hemen ere bazen kide ugari. Joana Usabiagaren denda atzean zegoen koartoan egin ohi zituzten bilerak asteazkenero, 1933tik 20 urte inguru, Donostia eta Oñatiko jendea bilduz. Iluntzeko 9etatik goizeko 6ak arte, askok gau osoan belaunikaturik errezatzen zuen...
CHRISTIAN, J., W. A, Las visiones de Ezkioga. La II República y el Reino de Cristo, Ariel, Barcelona, 1997.
San Migel
Aldarearen gainean Arantzazuko Ama Birjinaren irudia jarri zuten, eskuinean San Bernardo Menton, mendizaleen zaindaiarena, eta ezkerrean San Migelena.
Alberto Begiristain, Lazkaoko beneditarren aita priorea, arduratu zen. Inaugurazioa berezia izan zen: lehenengo meza zen hartan, elurra hasi zen; hori bitxia zen, maiatzaren lehenengo igandea baitzen! Apaizak eta laguntzailea izan ezik beste guztiak kanpoan egon ziren, ikusten ari zirena ezin sinetsirik. Meza 12:00etan zen, goizean goiz atera eta, garai hartako legeak agintzen zuen bezala, 4 orduko bidea baraurik egin behar izan zuten.
Gaur egungo artzainek garraio mekanizatuaren jabe dira; lehengoak, berriz, oinez edo kabaileriaz egin behar izaten zuten bide guztia. Komunikazio zailtasun honek sei hilabeteko bakardadean murgiltzen zituen artzainak. Elkarrekin biltzeko ere ez zuten okasio handirik izaten, ardi mozketa izan ezean. Meza entzutea izaten zen igandeko lehenbiziko betebeharra kristau familia gehienetan eta orduko artzain eta nekazariek oso nekez utziko zioten lan horri ordubete eta biko bidea egin beharrean izan arren. Mendiko 6 hilabete horietan, berriz, Korpus egunean bakarrik joaten ziren mezetara, San Migeleko elizara, hain zuzen.
Aita Alberto ia 40 urtez ibili zen Igaratzako joan-etorrian. Laurogeiren bat urte izango zituen Igaratzako apaiz lanari utzi zionean.
Nire aitona Martinen eta amona Jobitaren garaiko gertakariak
1885
- Alfonso XII.a hil. Semea ez da oraindik jaio. Mª Kristina erregeorde
- Espainiak Kuba eta Filipinak galdu
- Asmakizunak: Gasolinazko motorra duen automobila, X izpiak, aeroplanoa
1900
- Lehenengo hegaldia aireko ontzian, Zeppelinek eginda
- Alfonso XIII.a adinez nagusi (1902)
1910
- Marokon gerra hasi.I. Mundu-Gerra (1914). 8 milioi hil, 19 milioi zauritu
- Lehenengo ikastolak. Donostia-Hendaia burdinbidearen irekiera
- Errusiako Iraultza (1917)
- Asmakizunak: Bitaminak
1920
- Primo de Riveraren estatu kolpea
- Lenin orain dela gutxi hil da (1924) eta Stalinek hartu du boterea
- New Yorkeko Burtsaren crasha (1929)
- Asmakizunak: Penizilina, lehenengo telebista
1930
- Hitler indarra hartzen ari da. Mussolini ere bai
- Gerra Zibila Espainian (1936-1939). Francoren diktadura
- II. Mundu-Gerra eta juduen holokaustoa (1939-1945)
- Bonba atomikoa Hiroshima eta Nagasakin (1945)
- Mao
- Gandhi erail
- Asmakizunak: Helikopteroa, mikroondasa
1950
- Greba izugarriak Bartzelonan eta Euskal Herrian (1951)
- Errazionamendu kartilak kendu (1952)
- Stalin hil (1953)
- ETA sortu (1959)
- Asmakizunak: Koloretako telebista, fregona
1960
- Berlineko hesia eraiki (1961)
- Salbuespen egoera Bizkaian (1967)
- Asmakizunak: Bihotz transplantea
1970
- Carrero Blanco erail
- Franco hil (1975eko azaroaren 20). Joan Karlos I.a agintean
- Mao hil (1976)
- Asmakizunak: Poltxikoko kalkulagailu elektronikoa, fibra optikoa, CDa
1980
- Tejeroren estatu kolpea (1981)
- Istripuan Txernobileko zentral nuklear sobietarrean (1986)
- Manex jaio!!! (1987)
1990
- Gugghenheim inaguratu
Teodoro eta senideak
1. MARIA + Patxi Irazustabarrena
Tolosan. Seme-alabak:
- Mari Jose (Itsaso)
- Marilolo
2. TEODORO + Kristina Etxeberria Elizegi
Hasieran Zaldibian. Gero Abaltzisketan eta Ordizian. Seme-alabak:
- Koro + Carlos Berzosa Martín (Manex)
- Arantxa
3. PEPI (JOXEPA)+ Antonio Matxain
Hasieran Beasainen. Gero Gasteizen eta Donostian. Seme-alabak:
- Mª Angeles + Manu Ibañez (Sandra)
- Javi + Estíbalitz Ruiz de Azúa Fernández de Larrea (Ane, Irantzu, Izaro Daode)
4. PEDRO + Agustina Etxeberria
Zaldibian. Seme-alabak:
- Jose Ignazio
- Bakarne + Jesus Mª Rodríguez Esnaola (Maialen)
5. JOSE + Maritxu Gurrutxaga
Ordizian. Seme-alabak:
- Santos + Eba Elortza Eziolatza
- Ana Isabel + José Luis Pérez Garmendia (Alaitz, Julen)
6. KRUZITO
Zaldibian
7. SIMONA + Luis Garmendia
Errenterian. Seme-alabak:
- Ana
- Josu
8. LUTXI + Moises Berganza
Gasteizen. Seme-alabak:
- Arantxa + Carlos Martín
- Blanca + Jesus Mª Ruiz de Arechabaleta (Maider, Asier, Olatz)
- Begoña + Carlos Cabeza (Arantxa, Jone)
- Amaia + José Mª Baz (Aitor, Imanol)
9. INAZIO
Hasieran Zaldibian. Gero Beasainen.
10. JESUS
Zaldibian.
Mamonea baserria
- Etxeazpiko soroa goenan.
- Gorago, ezkerraldeko borda Partzena etxea da eta soro handi hari Partzena soroa deritzo.
- Gero soro txiki bat dator, Biandetxe soroa.
- Ondoren, Mamoneako ordeka.
- Beherago, Arrue eta beherago Muutsondo. Aldamenean dago oraindik aspaldi izandako baserriaren koadroa. Teodorok berak ez zuen ezagutu eraikuntza eta bere aitonak juxtu-juxtu.
Biandetxeko soroen tartean
- Angelu soroa.
- Izarko atarian, Goiko soroa.
- Etxeatzeko soroa ere bada. Txikia da, garai bateko baratza.
Garai batean, sukaldea egin zen tokian, intxaurrondoa zegoen, handia gainera. Aitona Martin, Lorenzoren semea eta Teodororen aita, beti zegoen obratan pentsatzen, hau egingo nioke, horrelaxe hobeto legoke… Gogoratzen duen lehen obra teilatua altxatu ziotenekoa da.
Zaldibiako panaderoa, Joan Manuel Mendizabal, Mamonean jaioa omen zen. Berak esaten omen zuen maiz:
- Ni hortxe jaiotakoa naiz. Mamonearaino kotxez iristeko modua egiten duzuenean, nik kazuelaka bat bakailao eta bi garrafoi ardo (bat bertakoentzat!) eramango ditut!
Eta baita hitza bete ere! Trapala! Hura izan zen afaria egin zutena! Gero, bidea egiten jarraitu zuten.
Teodoro mutil kozkorra zenean, 15 bat urte, aita Martinek Biandetxekin tratua egin zuen: honek etxea altxatuko zion eta hark baserriko lanetan lagunduko zion. Ordainketarik ez, ordea, eta erabat haserre bukatu zuten. Azkenean Izargo bi harginek eta Arruko Iraolaren artean egin zuten lana.
Teodorok kontatzen du hurrengo bideoan aita Martinek Xakalato izeneko terrenoa erosi zuenekoa:
Nire aita Teodororen eta ama Kristinaren garaiko gertakariak
1926
- Alfonso XIII.a dago boterean eta Primo de Riveraren diktadurak agintzen du
- Lenin orain dela gutxi hil da (1924) eta Stalinek hartu du boterea
- New Yorkeko Burtsaren crasha (1929)
- Asmakizunak: Penizilina, lehenengo telebista
1930
- Hitler indarra hartzen ari da. Mussolini ere bai
- Gerra Zibila Espainian (1936-1939). Francoren diktadura
- II. Mundu-Gerra eta juduen holokaustoa (1939-1945)
- Bonba atomikoa Hiroshima eta Nagasakin (1945)
- Mao Tse Tung
- Gandhi erail dute
- Asmakizunak: Helikopteroa, mikroondasa
1950
- Greba izugarriak Bartzelonan eta Euskal Herrian (1951)
- Errazionamendu kartilak kendu (1952)
- Stalin hil (1953)
- ETA sortu (1959)
- Asmakizunak: Koloretako telebista, fregona
1960
- Berlineko hesia eraiki (1961)
- Salbuespen egoera Bizkaian (1967)
- Asmakizunak: Bihotz transplantea
1970
- Carrero Blanco erail
- Franco hil (1975eko azaroaren 20). Joan Karlos I.a agintean
- Mao hil (1976)
- Asmakizunak: Poltxikoko kalkulagailu elektronikoa, fibra optikoa, CDa
1980
- Tejeroren estatu kolpea (1981)
- Istripua Txernobileko zentral nuklear sobietarrean (1986)
- Manex jaio!!! (1987)
1990
- Gugghenheim inaguratu
Mamoneako Irastorzatarron abizenak
Irastorza Nazabal Arruebarrena Amundarain Garmendia Mendizabal Agirre Arin Erauskin Maiz Eleizegi Leunda Imaz Aldasoro Mujika Agirre/Arruebarrena Garmendia Jauregi Etxeberria Mendizabal Arruebarrena Aranburu Jauregi Urretabizkaia Ibarguren Jauregi 2415=15b=Arteaga Unzeta Armendariz 249=Imaz 2417=17b=Muñoa /
Aiestaran, Erauskin, Aiestaran, Irastorza Urretabizkaia, Eleizegi, 208, 2016, Etxabe, Mendizabal?, Jauregi, 2015, 205, Mujika, 209, 2017,
Amundarain, Murua, Aranburu, Olano Amundarain?, Jauregi, 288, 2816, Mendizabal, Irastorza, Urretabizkaia, 2815, 285, Jauregi?, 289, 2817,
Aiestaran, Garikano, Murua, 1814, Otamendi, Amundarain, 188, 1816, Armendariz, Etxeberria, Otamendi, 1815, 185, 1813, 189, 1817,
Jauregi, Elosegi, Zubeldia, 2614, Elosegi?, Aiestaran, 268, 2616, Irastorza, Etxeberria, Aiestaran, 2615, 265, Mendizabal, 269, 2617,
Mendiola, Armendariz, Etxeberria, 2214, Garikano?, Jauregi, 228, 2216, Etxeberria?, Garmendia, Etxeberria, 2215, 225, 2213, 229, 2217,
Elosegi, Etxeberria, Arrue etxeberria?, 3014, Zunzunegi Aranburu, 308, 3016, Etxeberria, Aiestaran, Garikano, 3015, 305, Jauregi, 309, 3017,
172, Etxeberria 176, 1714, 174, 1712, 178, 1716, Jauregi, Mendizabal, 177, 1715, 175, 1713, 179, 1717,
252, Siestaran, 256, 2514, 254, Murua, 258, 2516, 253, Sarasola?, 257, 2515, 255, Maiz, 259, 2517,
212, Etxeberria 216, 2114, Etxeberria, Otamendi, 218, 2116, Jauregi, Elosegi, 217, 2115, 215, 2113, 219, 2117
292, Etxabe 296,2914, 294, Zubeldia 298, 2916, 293, Elosegi, 297, 2915, 295, Zubeldia, 299, 2917
192, Arruebarrena 196, 1914, Zurutuza Elosegi, 198, 1916, Maiz, Galarza-aldabalde??=1911, 197, 1915, 195, 1913, 199, 1917
272, Irastorza 276, 2714, Zubeldia 2712,278, 2716, 273, 2711, 277, 2715, 275, 2713, 279, 2717
232, Maiz 236, 2314, Arruebarrena, 2312, 238, 2316, Aranburu, 2311, 237, 2315, 235, 2313, 239, 2317
312, Jauregi 316, 3114, 314, 3112, 318, 3116, 313, 3111, 317, 3115, 315, 3113, 319, 3117
2007-08-14
5. ETXEBERRIA ELIZEGI: Kristinaren herenaitonak eta herenamonak
17. ?
18. ANTONIO Mª ETXEBERRIA KEREJETA
19. Mª ANTONIA ARIZNEA ARANBURU
20. JOSÉ IGNACIO GOROSTIDI
21 MANUELA ANTONIA MIMENDIA
22. JOSE ISIDRO IRAZUSTA
23. AGUSTINA ARRIZABALO
24. ? ELIZEGI
25. ?
26. ?
27. ?
28. ?
29. ?
30. VICENTE AMONDARAIN ZURIARRAIN
31. Mª BAUTISTA ZUBILAGA GOIKOETXEA
4. ETXEBERRIA ELIZEGI: Kristinaren berraitona-berramonak
9. FRANCISCA ETXEBERRIA ARIZNEA
Hil zen: ?
Aita: Antonio Mª Etxeberria Kerejeta (? urte zituen Francisca jaio zenean)
Ama: Mª Antonia Ariznea Aranburu (? urte zituen Francisca jaio zenean)
Ezkondu: Ez.
24 urte zituen Juan Bautista jaio zenean
10. JOSÉ IGNACIO GOROSTIDI MIMENDIA
Hil zen: ?
Aita: José Ignacio Gorostidi (? urte zituen José Ignacio jaio zenean)
Ama: Manuela Antonia Mimendia (? urte zituen José Ignacio jaio zenean)
Ezkondu zen: ?
Emaztea: Mª Jesusa Irazusta Arrizabalo
(? urte zituen Manuela jaio zenean)
Otamendi Goenan maizter zeuden
Seme-alabak: Joaquín Rufino (1874), Ignacio Mª, José Joaquín, Manuela...
Hil zen: ?
Aita: José Isidro Irazusta (? urte zituen Mª Jesusa jaio zenean)
Ama: Agustina Arrizabalo (? urte zituen Mª Jesusa jaio zenean)
Ezkondu zen: ? urte zituela
Senarra: José Ignacio Gorostidi Mimendia
(34 urte zituen Manuela jaio zenean)
Otamendi Goenan maizter zeuden
Seme-alabak: Joaquín Rufino (1874), Ignacio Mª, José Joaquín; Manuela...
12. ? ELIZEGIREN AITA
13. ? ELIZEGIREN AMA
14. JOSÉ Mª TOLOSA (EXPÓSITO)
Hil zen: ?
Aita: ? (? urte zituen José Mª jaio zenean)
Ama:? (? urte zituen José Mª jaio zenean)
Ezkondu zen: ? urte zituela
Emaztea: Lorenza Amondarain Zubilaga (? urte zituen Gregoria jaio zenean). Otamendi Etxeberriñean maizter zeuden
Seme-alabak: Gregoria, Jose Joaquín (1883)(Etxeberri Enean bukatu zuen, bere iloba Felisaren etxean). Ospitalekoak ere bazituzten: José Mendiburu (Barbararen aita eta Miguel Orejaren aitona), Benita Zabaleta...
Hil zen: ?
Aita: Vicente Amondarain Zuriarrain
Ama: Mª Bautista Zubilaga Goikoetxea
Ezkondu zen data: ? urte zituela
Senarra: José Mª Tolosa Expósito (20 urte zituen Gregoria jaio zenean). Otamendi Etxeberriñean maizter zeuden
Seme-alabak: Gregoria, Jose Joaquín (1883)(Etxeberri Enean bukatu zuen, bere iloba Felisaren etxean). Ospitalekoak ere bazituzten: José Mendiburu (Barbararen aita eta Migel Orejaren aitona), Benita Zabaleta... Bere iloba Felisa berak hezi zuen.
Beheko argazkian Migel Oreja agertzen da.
3. ETXEBERRIA ELIZEGI: Kristinaren aitona-amonak
Jaio zen lekua: Beizama. Belamendi baserrian jaioa (ustez!). Artzainak ziren
Hil zen: ?
Ama: Francisca Etxeberria Ariznea (? urte zituen Juan Bautista jaio zenean. Ezkongabea zen)
Ezkondu zen: Abaltzisketa, 1897-VI-9, 28 urte zituela
Emaztea: Manuela Mª de
Seme-alabak: José (Etxeberri Enean), Juana (1898an, Zarauzko Mariatxo... ziren bere seme-alabak), Mª Francisca (1900ean, eroa), Jesusa (Tolosako asiloan), Inixio (Astigarragara)...
5. MANUELA Mª DE LA PIEDAD GOROSTIDI IRAZUSTA
Hil zen: ?
Aita: José Ignacio Gorostidi Mimendia (? urte zituen Manuela jaio zenean)
Ama: Mª Jesusa Irazusta Arrizabalo (34 urte zituen Manuela jaio zenean)
Ezkondu zen: Abaltzisketa, 1897-VI-9, 28 urte zituela
Senarra: Juan Bautista Etxeberria Ariznea
Seme-alabak: José (Etxeberri Enean), Juana (1898an, Zarauzko Mariatxo... ziren bere seme-alabak), Mª Francisca (1900ean jaioa, eroa), Jesusa (Tolosako ospitalean), Inixio (Astigarragara)...
Otamendi Goenan maizter zeuden. Artzainak ziren. Manuela neskame joana zen eta, etxera etorri zen batean zera gertatu omen zen: Mandoa zorriz josita zegoela eta, baten baten ustean, petrolioz igurtzitzea komeni zela entzun zen. Horrela egin omen zuten. Eta? Zorriek alde egin ote dute? Arrima ezak kinkea, hi! Ondo arrimatu gainera! Bazterrak ondo asko argitu omen ziren! Denen izurako, mandoa sutan omen zen berehala eta azkar asko baserri guztia ere bai. Otamendi Goena han desagertu zen eta Gorostiditarrak zerua eta lurra besterik gabe geratu ziren. Horrela etorri zen familia hau Otamendi Etxeberriñea baserrira, orain Etxeberri Enea deritzogun honetara.
6. ? ELIZEGI
Jaio zen: Donostialdekoa (ustez!)Hil zen: mende tartean. Gerran
Aita: ?
Ama: M?
Ezkondu zen: Ezkontzekotan zebilen eta gerrak hil omen zuen
Emaztegaia: Gregoria Tolosa Amondarain
Seme-alabak: Felisa (amona Lorenzak hazi zuen Abaltzisketan)
7. GREGORIA TOLOSA AMONDARAIN
Hil zen: ?
Aita: José Mª Tolosa (Expósito) (? urte zituen Gregoria jaio zenean)
Ama: Lorenza Amondarain Zubilaga (25 urte zituen Gregoria jaio zenean)
Ezkondu zen: Ezkontzekotan zebilela, senargaia gerrara joan eta hil egin zitzaion. Urte batzuk berandugo, beste batekin ezkondu zen, VARONA abizena zuen. Hortik sortu zen donostiar familia.
Seme-alabak: Felisa (amona Lorenzak hazi zuen Abaltzisketan), ? (?)......
14. Felisak gogoratzen duena... Ezkontzea "perdizioa" da
Amona Lontxa Joxe Mªrekin ezkondu zen. Lontxaren anaia eta Joxe Mªren arteko tratua izan zen ezkontza hura, juergalagunak eta mozkorti porrokatuak biak. Konturatzerako Lontxak hiru seme-alaba zituen (abortuak ere bai, tarteka-marteka), bizitza amargatzen zioten bi mozkorti erabateko utziak eta irauteak ematen zizkion lanak: behiak, ura, egurra... Eta gosea.
Semeetariko bat, Jose Domingo, osasunez ahula zen eta gaixotia. Lontxaren ahizpa batengana eraman zuten bizitzera, honek seme-alabak hazita baitzituen eta laguntzeko moduan baitzen.
Beste semea, Jose Joakin, aitaren mozkor laguna egin zen eta harentzat ardiak izan ziren emazte (Beti gertatzen da hori- zioen Felisak).
Gregori, alaba bakarra, Tolosara joana zen zerbitzera eta etxera diru apur bat ekartzen zuen bakarra zen. Desgrazia erabat borobiltzen joan zen Gregori Larraizko ermitan agertu zenean... gelditzeko asmoz... Haurdun zegoen.
Felisak Larraizko ermitan jaio zela esan zidan, baina ez dut uste horrela izan zenik. Edo, agian, bai, baina Alkizan bataiatu zuten, behintzat. Apaizak ea lotsik ez zuten galdetu omen zion Lontxari eta honek, bere haragiaren haragi zela goian erditzeko zegoena eta berea eta besteak kostatu zitzaiola gainera, erantzun omen zion, lotsak albora utziz.
Felisak lehengo mutilak oraingoak baino gaiztoagoak zirela esaten zidan. Kontu handiz ibili beharra zegoen. “Aimarietan” mutil guztiak korrika joan ohi ziren bide ertzean ezkutatzera, neskak asaltatzearren. Felisari izugarrizko beldurra ematen zioten. Emakumeek ondo gorde behar zuten bere burua, ez orain bezala. Oraingo mutilak oso zintzoak ziren beste garai batzuetakoekin konparatuta.
- Nik neuk eskatu nion Joxeri ezkontzeko. Nazkatuta nengoen nire madarikaziozko bizitzeko erarekin.
Bai, ezkontzea emakumearentzat “perdizioa” izaten zen, baina berari tokatu zitzaion senarra munduko hoberena izan zen. Lagunen bat izan omen zuen ezteieguneko gaua armario barnean ezkutatuta pasatu zuena... Berak ez. Ez zuen horrelakorik jasan beharrik izan. Gainera gero eta langileago egiten joan omen zitzaion senarra... beste bizitzeko erarik ulertzen ez zuen arte...
Pixkanaka diru egiten joan ziren. Felisak edozein zirrizku lantzen zuen, ahal zen etekin gehiena ateratzearren. Horrela hazia izan zen eta horrela erakutsi zion senarrari ere. Dirua egiten joan ziren heinean Joxeren alde ona gero eta distiratsuago agertzen joan zen, behar zuenari laguntzeko, pobreenei dirua uzteko...
- Gizon aparta aukeratu nuen... – dio pentsati- Ni, berriz, gaizto samarra izango nintzen, ez? Bestela, zergatik eman behar zizkidan bizitzak hainbeste ostiko?
13. Felisak gogoratzen duena... Mikoletako ura
Egia esan Mikoletako ura analizatu gabeko ura zen, baina nork daki? Zer axola dio? Felisak 92 urte bazituen jada... nork erakutsi behar zion osasuna zaintzen?
12. Felisak gogoratzen duena... Zauria
- Hezurrak aparte samarrak daude- esan zion Felisak umil-umil.
- Eta nola nahi duzu egotea?
Felisak ohean jarraitzen zuen eta hatzak gero eta okerrago zegoela zirudien. Bizilagun batek egin zituen Donostiako klinika batera eramateko mediok. Martxoan eraman zuten eta ez zen gogoratzen noiz atera zen. Luze egin zitzaion. Etxeratu zenean, ez zegoen erabat sendatuta, baina, tira, hobeto, bai.
Etxeberri Enean artzaintza izan ezik, ezin zuen beste ezer egin. Bera eta umeren bat joan ziren mendira ardiekin. San Juanetarako etxera jaitsi beharra izan zuten. Erabat hazita zuen zauri inguru hura. Asko kostatu zitzaien jaistea. Beldur handia izan zuen.
11. Felisak gogoratzen duena... Seme-alabak jaiotzen dira
Abortuen errekuperazioa arina izan bazen, Kristina jaio zenean desberdina izan zen. Ostirala zen. Arratsaldea zen minak etorri zitzaizkionean.
- Ez zain ezer asko geratzen!- esan zion amona Manuelak- Hoa lehenbailehen ardiak etxeratzera.
- Erditzeko unea iritsi dela uste dut- esan zion apuratuta Joxeri, goizean janzten ikusi zuenean.
- Zu, lasai. Ez zaitez urduri jarri- esan zion Joxek eta, Tolosako azokara joan zen, ardik larrera ateratzeko esan ondoren.
Hurrengo goizean minak jasangaitzak ziren. Antunetxeko Nikolasen amak egin behar zituen komadrona lanak. Bitartean praktikantea edaten eta erretzen ari zen sukaldean, lasai-lasai.
- Hori da aurpegia, zuk daukazuna!- esan zion tenple txarrean Nikolasen amak medikuari- Andre gaixo hori kuartoan sufritzen eta zu, hemen, kopa eta purua aurrean.
- Ez idazue konturik eska, hila jaiotzen bada... Leihotik botako dut!
10. Felisak gogoratzen duena... Gerra
9. Felisak gogoratzen duena... Juanita, donostiar aberatsa
8. Felisak gogoratzen duena... Artzantza eta penalidadeak
Lehenengo urtean ez zuten ezer atera; saldutako artilea, besterik ez.
Bigarrenean, Felisaren osaba artzainak gaztak batera egiteko proposamena egin zien; gero erdibana egingo zuten. Ostatua eta otordua eskatzen zuen trukean. Hasieran ondo joan zitzaien, baina gero beste era batera hasi zen ikusten eta dirua nahi zuen. Beraiek ezin zien ordaindu.
Hirugarren urtean Jose Joakin marmarka ari zen:
- Inork ez lizueke nik egiten dizuedan mesedea egingo. Ezerren truke, gainera!
- Arrazoi duzu -esan zion Joxek- Ez daukazu jarraitu beharrik. Neuk egingo dut bakarrik. Felisak horrela esan dit.
- Hori duk emaztea, hi!
- Zergatik diok hori?
- Haserretuz gero, ez dik nora joanik!
Joxeren beste anaia bat gogoratzen du. Ez zen oso langilea. Lapurretan hasi zen eta bere anaiari ere ahari bat ostu zion. Ikusi egin zuten eta denuntziatu.
- Ni izango naiz lapurra, baina zuek joango zarete kartzelara!- egin zuen mehatxu. Izugarrizko haserrea izan zuten. Emakumeek entzun zuten eta amona Manuela atera zen.
- Gu ez gaituk higatik kartzelara joango- esan zuen soilik. Hori bakarrik. Bere semeak ez zekien non sartu. Etxetik bidali zuten. Azken urtetan harreman hobeak izaten saiatu ziren...
7. Felisak gogoratzen duena... Senarraren sendia
- Maria Francisca, psikiatrikoan hil zena.
- Mª Juana; hamar seme-alaba izan zituen: Mariatxo, Resu... Psikiatrikoan hil zen.
- Jesusa, Tolosako ospitalean ingresatu zutena eta bertan hil zena.
- Inixio, Astigarragakoa: Alargundu zen eta lasai zahartzen ari zela ematen zuen. Inork ez zion ezer nabaritu, baina arratsalde batean meriendatu eta ez zen itzuli: putzu batean aurkitu zuten hilda. Bi seme izan zituen Inaxiok; bata oso gazte hil zen eta bere alarguntsak Sue Ellenen euskarazko ahotsa egiten zuen Dallas telesailean.
- Joxe, nire aitona: Bihotzeko gaitza diagnostikatu zioten eta lan gogorrari ekidin behar ziola esan. Ez zuen sekula onartu nahi izan, ez zuen lanik gabeko bizitza ulertzen eta gau batean bere buruaz beste egin zuen. Uraren hotzak betirako geratu zion bihotza.
- Dena erreko dinat!- esan zion, dirurik ez eta, ezkontzarako ez zionean soineko berri bat erosi. Etxeberri Eneara zetorrela bizitzera-eta eta ez zuen gutxiago espero.